Aurreko Albisteak

Batzar Nagusien agenda: irailak 29. EH Bilduk azalpenak eskatzen ditu "Aldundiak Gizarteratzeko Laguntza Berezien Aurrekontua gutxitzeko hartu duen erabakia" dala-ta

Bilbon, 2014ko irailaren 24an

Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu taldeak batzorderatzeko eskatu deutso Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako Foru Diputatuari, azaldu dagian “zergatik murriztu duen Gizarteratzeko Dirulaguntzen partida eta argitu diezagun nora bideratuko duten partida honetatik murriztutako dirua”. Horren iturritzat hartzen dabe 2014ko uztailaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertutakoa, zeinaren arabera “Foru Aldundiak gutxitzen du aurrekontua 50.000 eurotan, aurrekontua 1.952.957 eurotan geratu delarik”.

Datorren astelehenean, irailaren 26an, izango dan Gizarte Ekintza Batzordearen batzarreko beste aztergai bat izango da Bizkaiko Talde Popularrak (PP) aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamen bat, Aldundiari eskatu dakion “Getxoko Udalagaz eta Eusko Jaurlaritzagaz behar izan daitezan tramiteak eta alkarrizteketak izan dagizala Deribazio Judizialaren Bidezko Familia Elkargunea martxan jarteko Getxon.”

Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ) zuzenketa-eskeak aurkeztu deutsaz popularren ekimenari. Abertzaleek nahi dabe “beharrizanen azterlana egitea” neurtzeko ea bideragarria izan leiteken Familien Topagunea jartea Getxon.

Batzar horretan be, Aldundiak berrespenerako aurkeztuko dau familia-harreraren inguruko sentsibilizazinoa lantzeko eta familia-harrera sustatzeko kanpaina zabaltzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sinatuko daben lankidetza-hitzarmena, “irudi- eta kontaketa-lehiaketa bat egiteko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasturteetan matrikulaturiko ikasleen artean”.

Lotutako artxiboak: