Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria San Inazio eguneko harrera ofizialean

Bilbon, 2014ko uztailaren 29an

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria be izan da San Inazio eguna dala-ta urtero Foru Jauregian egin ohi dan harrera ofizialean.

Bizkaiko gizartearen ordezkariak urtero biltzen dituan ospakizun hori Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiaren burutzapean egin da. Ahaldun Nagusi jaunak, Iñigo Urkullu Lehendakariari makilea eskuratu ostean, balorazinoa egin dau gure Lurraldearen gaur eguneko egoera politiko, ekonomiko eta sozialari buruz.

Foru Jauregiaren harrera aretoan izan dan ekitaldi horretara Bizkaiko gizartearen askotariko ordezkariak bildu dira, horreen artean Bizkaiko Batzar Nagusietako hainbat batzarkide egozala.