Aurreko Albisteak

Agenda: 29 maiatzak. Trapagaranen adinekoentzako egoitza bat martxan jarteari buruz eztabaidatuko dabe Batzar Nagusiek

Bilbon, 2014ko maiatzaren 28an

Batzar Nagusietako Gizarte Ekintzako Batzordeak batzarra izango dau datorren eguenean, maiatzaren 29an. Bertan aztertuko diran gaien artean dago Trapagaraneko udalerrian adineko pertsonentzako egoitza zentroa martxan jarri eta horren funtzionamenduari buruz Bizkaiko Talde Popularrak (PPk) aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena. Horren bitartez, eskatu egin gura jako Aldundiari “eregi eta martxan jarri dagiala, hiru urtebeteko gehienezko epean, adineko pertsonentzako egoitza zentroa Trapagaraneko udalerrian“, 2011ko otsailean Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Trapagaraneko Udalaren artean sinatutako lankidetza hitzarmena oinarritzat hartuta.

Beste Arauz Besteko Proposamen bat be eztabaidatuko dabe batzordekideek, oraingo hau EH Bildu Taldeak aurkeztutakoa, Aldundiari eskatzeko Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoaren aurrean arbuiatu dagiala Familia barruko zainketarako prestazio ekonomikoa jasoteko aurretiaz urte beteko zaintza betekizuna izan beharra.


ALDUNDIAREN ERABAGIA

Batzordearen hasieran, Socialistas Vascos (PSE-EE) Taldearen batzorderatze-eske bat gauzatuko da, maiatzaren 15ean aurkeztutakoa, Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako Foru Diputatuak argibideak emon dagizan Eusko Jaurlaritzak familia barruko zaintzaren baldintzak Foru Aldundien ardurapean itxi izanaren inguruan hedabideetan bezperan argitaratutako albisteari buruz. Sozialistek jakin gura dabe zein izango dan horren inguruan Aldundiak hartuko dauen erabagia.

Lotutako artxiboak: