Aurreko Albisteak

BATZARRETAKO TALDEEK 628 ZUZENKETA-ESKE AURKEZTU DITUE 2021EKO BIZKAIKO AURREKONTU PROIEKTUEN AURREAN

Bilbao

  • EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak osoko zuzenketak egin ditue, eta, aurreikuspenak beteten badira, zezeilaren 3an eztabaidatuko ditue Gernikan egingo dan osoko bilkuran.

(Bilbon, 2021eko urtarrilaren 23an). Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeek, guztira, 628 zuzenketa-eske aurkeztu deutsiez Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2021erako Aurrekontu Orokorren Proiektuari. Kontu horreek Bizkaiko Batzar Nagusietan tramitetan ari dira abenduaren 9an erregistrau ziranetik.

EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak Aurrekontua osorik itzultzeko eskatu deutsie Foru Aldundiari, Bizkaiko Batzarretan osoko zuzenketa-eske bana egin ostean (epea atzo 14:00etan amaitu zen). 2021eko Aurrekontuen proiektuak 7.970,8 milioi euroko zenbatekoa dauka guztira, eta horreetatik 1.358,8 milioi dagoz Sailen esku.

Batzarretako taldeei jagokenez, eta Foru Gobernuaren lana eusten daben alderdi bietatik hasita, Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) eta Euskal Sozialistak (PSE-EE) taldeek 1 zuzenketa-eske aurkeztu ditue alkarregaz. Oposizinoari jagokonez, 627 zuzenketa-eske aurkeztu ditu. 162 EH Bildurenak dira; 330 Elkarrekin Bizkaiarenak; eta 135 Talde Berezia-PPB taldearenak.

Sailei jagokenez, lurraldeko 2021eko kontuei egindako zuzenketa-eskeak sail bakotxaren aurrekontuetako testuen artean banatzen dira: Euskera eta Kulturako Foru Sailak 66 zuzenketa-eske jaso ditu; Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasunak, 77; Iraunkortasun eta Ingurune Naturalak, 62; Gizarte Ekintzak, 78; Iraskunde, Azpiegiturak eta Lurralde Garapenasaila, 78; Azpiegitura eta Lurralde Garapenak, 43; Ogasuna eta Finantzak, 27; Ekonomia Sustapena, 110; Zor Publiko, 1; Garraioak eta Mugikortasun Jasangarriak, 28; eta Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE), 14 . Horrez gain, Foru Arau Proiektuaren Artikuluen alderdiren bat aldatzeko 36 proposamen dagoz, eta beste 6k aldaketak eskatzen ditue Udalen Finantzaketan.

Bizkaiko Batzarretako Mahaiak zuzenketa-eskeak aztertuko ditu orain, osoko hiru zuzenketa-eskeak eztabaidatu eta bozkatzeko zezeilaren 3an Gernikan egingo dan osoko bilkurea deitu aurretik. Bilera horren ostean, halan bada, zuzenketa-eske parzialak eztabaidatuko dira batzordean. Aurrekontuen izapidea hilebete horren amaieran egingo dan azkenengo osoko bilkura bategaz amaituko litzateke. Osoko horretan, Batzarretako taldeek Ogasun eta Finantzetako Batzordean aurretik erreserbautako zuzenketa-eske parzialak onartu edo atzera botako dira.

Lotutako artxiboak: