Aurreko Albisteak

EGUAZTEN HONETAN, ABENDUAREN 23AN, AMAITUKO DA HERRITARREK 2021EKO AURREKONTUEN AURREAN PROPOSAMENAK ETA ALEGAZINOAK AURKEZTEKO EPEA

Bilbao

(Bilbon, 2020ko abenduaren 21ean). Herritarrek hamar eguneko epea euki dabe, joan dan abenduaren 10etik, Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuen Proiektuaren aurrean alegazinoak eta proposamenak aurkezteko. Epe hori eguazten honetan, abenduaren 23an amaituko da. Egun horretara arte, herritarrek, alkarteek eta gizarte, ekonomia edo kultur arloko ganerako erakundeek aurrekontuen tramitazinoan parte hartzeko aukera izango dabe, Bizkaiko Batzar Nagusietako webgunean dagoen formulario baten bitartez:

https://www.jjggbizkaia.eus/home2/portal_ciudadania/propuestas_presupuestos.asp

Herritarrek euren eretxiak emoteko, alegazinoak aurkezteko eta ekarpenak egiteko daukien epea amaitu ostean, horreek, Bizkaiko Batzarretan ordezkaritzea daukien taldeetara bideratuko dira, aztertu daiezan, eta Mahaiari horren barri emongo jako. Proposamenak aztertzeko eta proiektua azaltzeko epea igarota, zuzenketa-eskeak aurkezteko epea edegi eta urtarrilean eztabaidatuko dira. Aurreikuspenak beteten badira, osoko zuzenketa-eskeetarako osoko bilera bat egingo da eta, zezeilean, proiektua behin betiko onesteko beste osoko bat.