Aurreko Albisteak

ASTELEHENEAN HASIKO DIRA 2021EKO AURREKONTUEN GANEKO INFORMAZINO BATZORDEAK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN

Bilbao

  • Herritarrek alegazinoak aurkeztu daikiez daborduko testu arau-emoilearen aurrean, Herritarren Atariaren bitartez.

(Bilbon, 2020ko abenduaren 11n). Eguaztenean erregistrau zan 2021eko Lurraldeko Aurrekontuen Foru Arau Proiektua Bizkaiko Batzarretan, eta astelehenetik aurrera, Batzar Nagusietako Mahaiak onartu ostean, foru diputatuek euren sailen kontuak azaldu beharko ditue informazino batzordeetan. Informazino saio horreek bost egunez –abenduaren 14tik 18ra– luzatuko dira Bizkaiko Batzarretako Ogasun eta Finantzetako Batzordean.

Herritarrek Bizkaiko Batzar Nagusietako webgunean kontsultau ahal izango dabe aurrekontu proiektua, abenduaren 23ra arte alegazinoak eta proposamenak aurkezteko. Herritarrek, alkarteek eta gizarte, ekonomia, kultura… arloetako ganerako erakundeek “Herritarren Atarian” dagon formularioaren bitartez aurkeztu ahal izango ditue ekarpen horreek.

OGASUN ETA FINANTZETAKO INFORMAZINO BATZORDEAK:

Streaming-ez: https://www.jjggbizkaia.eus/home2/audio_grabaketa/emisiones_directo.asp

Astelehena, abenduak 14

- Ordua: 9:30ean. OGASUN ETA FINANTZETAKO SAILA

- Ordua: 12:30ean. EUSKERA, KULTURA ETA KIROLA

Martitzena, abenduak 15

- Ordua: 12:30ean. AZPIEGITURAK ETA LURRALDE GARAPENA

Eguaztena, abenduak 16

- Ordua: 9:30ean. IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA

- Ordua: 12:30ean. ENPLEGUA, GIZARTERATZEA ETA BERDINTASUNA

Eguena, abenduak 17

- Ordua: 9:30ean. EKONOMIA SUSTAPENA

- Ordua: 12:30ean. GIZARTE EKINTZA

Barikua, abenduak 18

- Ordua: 9:30ean. HERRI ADMINISTRAZIOA ETA ERAKUNDE HARREMANAK

BIZKAIKO AURREKONTU OROKORREN PROIEKTUA 2021. URTERAKO: https://www.jjggbizkaia.eus/home2/portal_ciudadania/propuestas_presupuestos.asp