Aurreko Albisteak

Agenda: maiatzak 19. Zailtasun ekonomikoak dituen enpresetako bazkideak babestea bilatzen dauen Foru Arau Proiektua eztabaidatuko da

Bilbon, 2014eko maiatzaren 16ean.

Ekonomia eta Ogasuneko batzordea datorren astelehenean, maiatzaren 19an, bilduko da, Aldundiak aurkeztu dauen Foru Arau proiektua eztabaidetako. Proiektu horren helburua, lanari itxi osteko egoera jakin batzuetarako zerga-tratamendu “alternatiboa” ezartea da. Foru Ogasunaren helburua, behar egin eban enpresea konkurtso eta likidazino egoeran egoteagaitik, bere lan bizitzako aurrezkiak berreskuratu ezin dituan langileak, azkenean gauzatu ez dan irabazi horrengaitik tributau behar ez izatea bermatzea da. Batzar Nagusietan onartzen bada, Foru Araua 2014ko urtarrilaren 1eko atzera-eraginez sartuko da indarrean

Foru Aldundiak aurkeztutako testua, EAJ-PNV taldearen zuzenketa-eske bakarragaz aurkeztuko da batzordean. Proiektuak marketan dauen epea beste urtebete luzatzea gura dabe jeltzaleek. Holan, eskakizunak beteten dituen zergadunek tributu-tratamenduari heldu ahal izango deutsie, lan jardueraren amaierea 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatu bada, eta ez 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatu bada, Foru Arauak ezarten dauen moduan, eta euren zerbitzuak emoten ebazan erakundearen hartzekodunen konkurtsoa 2013ko urtarrilaren 1aren ostean adierazo bada.

Ganera, batzordeak, 2013ko abenduan onartu ziran Bizkaiko Lurraldeko tributu-arau jakin batzuen zuzenketa teknikoak jasoten dituan arauzko beste proiektu bat eztabaidatuko dau. Zuzenketa horreek, Soziedadeen ganeko Zergan, Ez-egoiliarren Errentaren ganeko Zergan eta Pertsona Fisikoen Errentaren ganeko zergan hautemandako “hainbat inkoherentzia” aldatuko ditue.

Lotutako artxiboak: