Aurreko Albisteak

Bizkaiko azkenengo jostunei buruzko aldi baterako erakusketea

Abellaneda

Bizkaiko azken maisu jostunak. Jantziak “neurrira” egitearen lanbidea. Hori da irailaren 15era arte zabalik egongo dan eta Bizkaiko joskintza munduaren azken protagonisten beharraren parte bat jasoko dauen Enkarterrietako Museoaren aldi baterako erakusketa barriaren izena. Jositako trajeak, berokiak edo gabardinak ikusi ahal izango doguz desfiletan; josten eta ebagiten artisauak diranak Enkarterrietako museoaren esku itxi dituen modelo bakarrak izango dira, azkenengo 70 urteetan neurrira egindako erropa aukeraketa osatzeko.

Pedro López, Oskar López, Javier de Juana, Gonzalo Cardenal, Derby-Gardeazabal (Rafael Gardeazabal), Iñaki Barkos, Sastrería Juan Zabala eta Juan Antonio Andrade moduko jostun handiek euren lanetako batzuk eta euren beharraren garrantzia eta balioa erakutsiko deuskuez erakusketa honetan. Jostun maisu handiek hainbat garaitan egindako erropak erakutsiko dira, 40ko hamarkadatik gaur egunera arte (trajeak, berokiak, prakak, jakak, lebitak… eta baita garai haretako kopako kapela bat be). Horrez gain, tailer tradizional bat irudikatuko da eta lanbide horregaz erlazionautako hainbat objektu ikusi ahal izango dira (josteko makinak, kapelak edo zapatak egiteko moldeak eta oihalak).

Erakusketea osatzeko, lanbide horren elementu esanguratsuak jasoten dituan ikus-entzunezkoa eskiniko da. Lan hori egiteko, aurretik aitatu doguzan pertsonen testigantzak jaso dira.

ENKARTERRIETAKO MUSEOA
Helbidea: Abellaneda auzoa, z/g (Sopuerta-Bizkaia)
48869 Sopuerta (Bizkaia)
Tfnoak: 94 650 44 88 / 94 610 48 15
Emaila: enkarterrimuseoa@bizkaia.eus leiho barria
Eskola-taldeek eta bestelako taldeek aurretiz deituta eskatu behar dabe bisita

ORDUTEGIA
Martitzenetik zapatura
10-14 eta 16-18
Domeka eta jaiegunetan 10-14
Astelehenetan itxita - Sarrera doan