ENKARTERRIETAKO MUSEOAK IKASTETXEEI ZUZENDUTA ETA OSASUN EGOERA BARRIRA EGOKITUTA EGONGO DAN JARDUERA PEDAGOGIKO AUKERA ZABALAGAZ ABIAUKO DAU IKASTURTEA

- Ikastetxeek hiru modalidaderen artean aukeratu ahal izango dabe: presentziala edo aurrez aurrekoa museoan, presentziala ikasgelan edo online.
- Edegita dago ikastetxeek programautako tailerretan lekua erreserbetako izen emotea; aurreko ikasturtean 7.000 ume baino gehiago igaro ziran bertatik.
(Abellanedan, 2020ko irailaren 30ean). Enkarterrietako Museoak Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako jarduera pedagogiko programa zabala prestau dau ikasturte honetarako. Abellanedako Batzarretxean (Sopuerta) dagon Bizkaiko Batzar Nagusien kultur guneak koronabirusa prebeniduteko neurrietara egokitu ditu bere tailer eta ekimen didaktiko guztiak (talde mugatuak, personen arteko tartea, maskarak edo musturrekoak, jarduerak aide librean, materiala desinfektauta…). Ikastetxeek hiru modalidaderen artean aukeratu ahal izango dabe: presentziala edo aurrez aurrekoa museoan, presentziala ikasgelan edo online. Beste urte batez, Enkarterrietako Museoak bere giza baliabideak eta baliabide materialak jarriko ditu hezkuntza komunidadearen esku.
Museoak eskualdeko bizitzea eta historia erakutsiko ditu historiako garai desbardinen ganeko tailer praktikoen bitartez, Bizkaiko ikasleek esperimentazinoaren bitartez ikasi daien. Aurtengo barrikuntzen artean, Abellanedako Batzarren historia ezagutzeko egingo dan aide libreko bisitea, eta emakumeak Erdi Aroan bizi eban errealidadean eta Enkarterriko historiaurreko artean sakonduko daben atal barriak egongo dira.
Ekimen horreek, urtero interes handia pizten daben jarduerakaz osatuko dira. Martxan jarriko diran lehenengo jarduerak Historiaurrearen ganeko tailerrak izango dira. Barrikuntza moduan, 3D teknologiaren bitartez historiaurreko artera eta Erdi Arora egingo dan hurbilketa barritzailea aurkeztuko da. Erdi Arora egingo dan hurbilketa horrek, edizino honetan, emakumeen nortasunetan sakonduko dau, enpatia historiko ariketaren bitartez.
Ikastetxe bakotxak bere errealidadera ondoen egokitzen dan formatua aukeratu ahal izango dau jarduerak gauzatzeko. Kasu guztietan, museoko kideak izango dira jarduerak zuzendu eta garatuko dituenak. Formatu birtualean, ikastetxeek, museoko hezitzaileek bideratuko dituen atal praktikoak gauzatzeko beharrezkoa dan norbanakoentzako materiala jasoko dabe.
Enkarterrietako Museoak edegi dau daborduko Bizkaiko ikastetxeek jardueretan izena emoteko epea, planteau dan formatuen artean edozein aukeratuta. Interesauta dagozan zentroek museoko telefono zenbakien (94 650 44 88 / 94 610 48 15) edo helbide elektronikoaren bitartez eskatu ahal izango dabe aurretiazko hitzordua
Aurreko ikasturtean 7.000 ikaslek baino gehiagok ikasgela didaktiko horreetako izen-emoteen kupoa bete eben, gehienak Bizkaiko herrietatik etorritakoak. Dana dala, azpimarratu behar da Kantabriako eta Gipuzkoako ikastetxeek be hartu ebela parte museoko jardueretan.