Aurreko Albisteak

BIZKAIKO POLITIKA OROKORREKO OSOKOA DATORREN ASTELEHENEAN, IRAILAREN 28AN, EGINGO DA GERNIKAN

Bilbao

  • Gernikako Batzarretxeko saioa goizez eta arratsaldez egingo da, Covid-19a dala eta ezarri diran edukieraren mugak jarraituta, eta jjggbizkaia.eus webgunetik baino ezin izango da zuzenean jarraitu

(Bilbon, 2020ko irailaren 22an). Bizkaiko Batzar Nagusiek XI. legealdiko politika orokorreko lehenengo osokoa egingo dabe datorren astelehenean, irailaren 28an. Aldundiak berak eskatuta, eta Batzar Nagusietako Lehendakariak Mahaiko eta Bozeroaleen Batzarreko kideei proposamena jakinarazo ostean, Ana Otaduik Lurraldeko ordezkariak deitu ditu Gernikako Batzarretxean egingo dan osokora. Osokoa, Unai Rementeriak Bizkaiko Foru Aldundiaren buru moduan gauzatu dauen kudeaketaren eta gobernuko ekintzaren etorkizuneko orientazino politikoaren ingurukoa izango da.

Saioa, aurreko legealdietan Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren Jente Aurreko Adierazpena esaten zanagaz hasiko da. Hasierako azalpenerako ordu bi izango dituan Rementeriaren berben ostean, Batzarretako bost taldeek, ordubeteko tartearen ostean, gehienez be 30 minutuko tartea eukiko dabe, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunari erantzuteko, Batzarretako arautegiak marketan dauen moduan.

Eztabaidak arratsaldean jarraituko dau, Ahaldun Nagusiaren erreplikeagaz eta, horren ostean, Batzarretako taldeek egingo dabe barriro berba, bakotxaren ordezkari kopuruaren ordenari jarraituz, gitxienekotik gehienekora (Talde Berezia, Elkarrekin Bizkaia, Euskal Sozialistak, EH Bildu eta Euzko Abertzaleak). 10 minutu eukiko ditue Rementeriari erantzuteko.

Eztabaidea amaitu ostean, bost taldeek 48 orduko epea eukiko dabe, urriaren 5ean egingo dan beste saio batean eztabaidatuko diran ebazpenerako proposamenak aurkezteko. Mahaiak eztabaidaren xedeagaz bat etorriko diran ebazpenerako proposamenak onartuko ditu.

Lotutako estekak: