ENKARTERRIETAKO MUSEOAK ASTEBURU HONETAN HASIKO DITU BARRIRO ABELLANEDAKO MOLTSO MONUMENTALERA EGITEN DITUAN DOBAKO BISITA GIDAUAK
- Enkarterriko museoko gidariek Abellanedako eraikinen xehetasun historiko eta arkitektoniko guztiak azalduko ditue: Batzarretxea, Korregidorearen Etxea, Batzarkideen Ostatua eta Aingeru Zaintzailearen baseleizea, eta baita goi-lautadea kostaldeagaz lotzen eban errege galtzadea be.
- Babeserako neurriei eusteko helburuagaz, bisitak, webgunearen bitartez aurretik eskatu ahal izango diran hitzorduakaz egingo dira
(Bilbon, 2020ko irailaren 18an). Enkarterrietako Museoak, asteburu honetan hasiko dau barriro Abellanedako moltso monumentalak gordeten dituan “altxorrak” erakusteko bisita gidau programea. Aurretik hitzordua eskatuta egin beharko dan bisitaren bitartez, Enkarterrin dagon museoko gidariek leku horretako eraikin historikoen xehetasun guztiak azalduko ditue: Batzarretxea, Korregidorearen Etxea, Batzarkideen Ostatua eta Aingeru Zaintzailearen baseleizea, eta baita goi-lautadea kostaldeagaz lotzen eban errege galtzadea be.
Bisitea, segurtasunezko neurri guztiak jarraituta egingo da (talde txikia, musturrekoa, eta partaideen artean gorde beharreko gitxieneko segurtasunezko tartea gordez), eta beharrezkoa izango da aurretik izena emotea museoaren webgunearen bitartez. Topalekua Enkarterrietako Museoa, Abellaneda (Sopuerta) izango da, eta txanda bi antolatu dira iraileko eta urriko lau egunetan (irailak 19 eta 27 de septiembre, eta urriak 11 eta 17): goizeko 10:30ean euskeraz eta 12:15ean gaztelaniaz. Bisitak ordubetekoak minutukoak izango dira. Jarduerea egiteko beharrezkoa izango da gitxieneko partaide kopuru jakin bat egotea.
Bisitariak Abellanedaren jatorriaren eta leku horretan biztanleak ezarteko prozesuaren faseen ganeko azalpenak jasoko ditu. Abellaneda familiaren sustraietan sakonduko da. XI. mendetik inguru horretan bizi izan zan nobleziako familiak Enkarterriko Batzar Nagusiak bultzatu ebazan. Ibilbidean errege galtzadara gerturatzeko tartetxo bat be egongo da. Eskualdeko merkataritzako ardatza izan zan, biztanle kopuruaren hazkundea bultzatu eban elementu nagusia. Erdi Aroan Abellanedan izan ziran gertakari nagusiak aztertu ostean Aro Modernora helduko gara. Garai horretan eregi ziran moltso monumentaleko eraikin enblematikoenak.
Bizkaiko Batzar Nagusiak jaube diran Enkarterrietako Museoak joan dan bagilaren 2an edegi ebazan ateak jentearentzat, Covid-19a dala eta aldi baterako ixtea agindu aurretik indarrean egoan ordutegi beragaz. Abellanedako Batzarretxean (Sopuerta) dagon Enkarterriko kulturgunea, beraz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik martitzenetik zapatura (garagarrilaren 1etik aurrera, arratsaldeko ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da), eta domeketan eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara. Museoa bisitetan dabenek Antonio de Truebaren bizitzan eta lanean be sakondu ahal izango dabe, aldi baterako “Antonio Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista” erakusketari esker