Aurreko Albisteak

GIDAUTAKO SEI IBILBIDE ZALLAKO ONDARE ARKITEKTONIKO ABERATSA EZAGUTZEKO

  • Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagon Enkarterrietako Museoak eta Zallako Udalak, Enkarterriko udalerriko eraikin garaikide esanguratsuenak ezagutzeko gidautako dobako 6 ibilbide prestau ditue.

  • Gorka Pérez de la Peña Oleaga “Azterlan-Inbentarioa: Enkarterriko Arkitektura Garaikidea (1870-1975)” lanaren egilea izango da bertaratzen diranak gidauko dituana.

  • Lehenengo ibilbidea zapatu honetan, garagarrilaren 11n, izango da, La Herrera-Ijalde inguruan, eta beharrezkoa izango da museoaren webgunean izena emotea. Gehienez 30 personak hartu ahal izango dabe parte.

(Bilbon, 2020ko garagarrilaren 7an). Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagon Enkarterrietako Museoak eta Zallako Udalak lankidetzarako proiektua hasiko dabe zapatu honetan, garagarrilaren 11n, gidautako dobako sei ibilbideren bitartez Zallako ondare arkitektoniko garaikidea ezagutzera emoteko. Lankidetza hori, azken urteetan Batzar Nagusiek eta Enkarterriko museoak Gorka Pérez de la Peñaren eskutik arkitektura garaikidearen inguruan gauzatu daben ikerketa proiektuaren jarraipena da.

Gorka Pérez de la Peña Oleaga “Azterlan-Inbentarioa: Enkarterriko Arkitektura Garaikidea (1870-1975)” lanaren eta “Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira” liburuaren egilea izango da, hain zuzen be, datorren zapatuan hasiko diran bisitak gidauko dituana. Datorren zapatuan La Herrera-Ijalde inguruko altxor arkitektonikoak jarriko ditu balioan, bi ordu eta erdi inguru iraungo dituan ibilbidean. Hitzordura joateko beharrezkoa izango da aurretik museoaren webgunean izena emotea, eta maskarea eroan beharko da. Gehienez 30 personak hartu ahal izango dabe parte.

Goizeko 10:00etan hasiko dan ibilbidea estilo neo-euskalduneko Taramonako Eskoletatik abiauko da. Manuel de Taramona industria-gizonak agindu eutsazan Ricardo de Bastida arkitektoari 1924an. Bertatik, taldea, 1896an Vicente Gorbeñak estilo eklektikoan egin eban tren geltokira joango da; gero, 1822an estilo neoklasikoan berreregi zan Santa Isabel eleizeara; estilo eklektikokoa dan, Ángel Galíndezek 1895ean eregi eban eta, hori be, Manuel de Taramonak finantzau eban hilerrira; eta Jesús Urrutia ingeniariak 1899an ontziola zahar batean eregi eban La Mella Hidroelektrikeara. Gorka Pérez de la Peñak 1894an sortu zan Berun Fabrikaren xehetasun guztiak emongo ditu, eta Urrutia jauregiak eta San Antonio baseleizeak osatzen daben moltso monumentala barriztetako lanen erreferentzia txikia egingo dau. Azken horreek biak XVII. mendearen bigarren erdialdekoak dira.

Oraindino egunik ez daukien beste bost ibilbideek Mimetiz, Gallardi-Llantada eta Aranguren inguruak La Papelera lantegia eta Sollanoko ur araztegia hartuko ditue.

Informazino gehiago: 94 650 44 88 / 94 610 48 15