Aurreko Albisteak

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK OSOKOA EGINGO DABE EGUAZTENEAN GERNIKAN, EUKIERA MUGATUAGAZ

Bilbao

  • Covid-19 garaiko osoko saioan 15 batzarkidek hartuko dabe parte.

  • Saioaren hasieran minutu bateko isilunea gordeko da, pandemian hildako personak gogoratuazoteko.

  • Alarma egoeran zehar, Batzarretako jarduerea batzorde telematikoetan eta Bilboko egoitzan egin diran presentziazko saioetan zentrau da.

(Bilbon, 2020ko bagilaren 5ean). Datorren eguaztenean, bagilaren 10ean, Gernikako Batzarretxeko Osokoen Aretoak Bizkaiko Batzarren osoko saioa jasoko dau. Alarma egoeran zehar, Batzarretako jarduerea batzorde telematikoetan eta Bilboko egoitzan egin diran presentziazko saioetan zentrau da.

Ohiko osokoan batzarkide gitxiago egongo dira aretoan, gorde beharreko tarteagaitik hartu behar diran neurriak dirala eta. Guztira, bakotxaren ordezkaritzea kontuan izanda Batzarretako taldeek aukeratu dituen 15 ordezkari politiko izango dira (7 EAJ-PNV, 3 EH Bildu, 2 PSE-EE, 2 Elkarrekin Bizkaia eta 1 PP). Ganerako kideek streaming bitartez jarraitu ahal izango dabe saioa, eta bozketetan parte hartu, euren botoa besteen esku itzita. Mahaian Lehendakaria, Lehendakariorde bat eta Idazkari bat baino ez dira egongo.

Ordezkari politikoen eta Batzarretako beharginen osasuna bermatzeko, agindutako osasun arloko neurri guztiak hartuko dira (maskarea, eskunarruak, gel hidroalkoholikoa, tenperaturaren neurketea…).

Saioaren haseran minutu bateko isilunea gordeko da, pandemian hildako personak gogoratuazoteko.