Aurreko Albisteak

BIZKAIAK COVID-19AREN BIKTIMAK EKARRI DITU GOGORA

  • Ana Otadui Batzarretako Lehendakariak eta Batzar Nagusietako beste kide batzuek minutu bateko isilunea gorde dabe pandemian hildakoak omenduteko.

(Bilbon, 2020ko maiatzaren 27an). Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak eta Batzarretako hainbat kidek, minutu bateko isilunea gorde dabe gaur Bilboko egoitzara sartzeko eskilaretan, Covid-19ak eragindako biktimak omenduteko eta gogora ekarteko.

Bizkaiko Batzarrek eta Euskadiko ganerako erakundeek (Eusko Jaurlaritzak eta Udalek) bat egin dabe gobernu zentralak atzo deitu eban biktimen aldeko ekitaldiagaz. Omenaldiaren aurretik beste ekintza sinboliko bat egin da, Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzetako, Bilboko administrazino egoitzako eta Gernikako Batzarretxeko banderak hagaren erdian egongo dira dolu ofizialeko 10 egunetan.

Bizkaiko ordezkarien minutu bateko isilunea Bilboko Hurtado de Amezaga kalean dagon egoitzara sartzeko eskilaretan egin da, eguerdiko 12:00etan. Une horretan inguruan ebilzan herritarrek be bat egin dabe biktimen omenezko ekitaldiagaz. Orain arte 1.505 persona hil dira Euskadin eta 27.117 Estadu osoan.