Aurreko Albisteak

Barik txartela erosteko eta errekargetako makinak Larrañetako goialdeko geltokian jartea proposatu dabe EH Bilduk eta PP

Bizkaiko Batzar Nagusien Herri Lan eta Garraioetako Batzordeak batzarra izango dau barikuan, maiatzaren 9an, lau arauz besteko proposamen eztabaidatzeko. Proposamen bitan —bata EH Bilduk aurkeztutakoa, eta bestea PPk— esaktu egiten da Euskotren eta Garraioen Partzuergoaren koordinazinoa, Barik txartela erosteko eta errekargetako makinak Larrañetako goialdeko geltokian jarteko. Batzarkide-Talde biok Trapagaraneko auzo horretako auzokideen eskaerei men egin eta agirian jarri dabe erabiltzaileek ezin dabela Barik txartela erosi edo errekargatu goiko geltokian, eta hori bakarrik egin leikiela Escontrillako geltokira heldutakoan; hori dala-ta batzuetan bidaia-txartelik ez daukiela joaten dira. Talde biok bat egiten dabe auzokoen eskabideagaz, esanez “irregulartasun” horregaz amaitu egin behar dala.

Beste alde batetik, talde sozialistak beste arauz besteko proposamen baten bitartez eskatu gura dau Deustuko kanaleko lanetatik kamioi astunak urteteak eragingo dituan arazoei konponbidea bilatu deiela Bilboko Udalak eta Foru Aldundiak. Sozialistek uste dabe aukerako bideren bat aurkitu beharko dala hainbeste lur ataratzeko, inguruko auzokoei ahalik eta gitxien galerazotea.

Amaitzeko, Bizkaiko Talde Popularraren arauz besteko proposamen bat eztabaidatuko da, eta horren bitartez bilatzen da Batzar Nagusiek eskatzea Herri Lan eta Garraioetako sailari hasi dagizala Amorebieta eta Gernika lotzen dituan BI-635 errepidearen bihurgune bat artezteko lanak, hain zuzen be Autzaganeko mendatea hobatzeko lanen I. fasea amaitzen dan lekuan, Gorozikarako sarbidearen inguruan, Bermeo-Bilbo trenbidearen ganetik dagoan 300 metro inguruko bihurgune-tartean, egin-eginean bigarren lanaldian zuzenduko litzateken horretan.

Lotutako artxiboak: