Aurreko Albisteak

PROZESIONARIAK BIZKAIKO BASOETAN EUKI EBAN ERAGINAREN AZALEREA "ERDIRA" MURRIZTU ZAN 2019AN

Bilbao

  • Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordeak ez dau onartu Zaldibarko hondakindegia dala eta Iñaki Arriola Ingurumen Sailburua bertaratzeko eskaria

(Bilbon, 2020ko martiaren 9an). Talde Bereziak (PP) egindako ahozko erantzun-eskeari erantzunez, Elena Unzueta Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako foru diputatuak batzordean gaur jakinarazo dauenez, prozesionariak igaz euki eban eragina “erdira jaitsi da”, eta hori “azkenengo bost urteetako mailarik txikiena da”, eguraldi onak eta euri gitxi egin izanak urteko lehenengo hilebeteetan beldar hori azaleran gehiago egotea eragin daben arren.

Prozesionariak personengan eta animaliengan daukan eragina murrizteko bere Departamentua hartzen ari dan neurrien ganeko informazinoa eskatzen eutsan Eduardo Andrade popularrari erantzunez, Unzuetak azaldu dau hartu diran neurriak “urteroko” prozesionariaren kontrako burrukaren estrategiaren barruan dagozala, haren ziklo biologikoa kontuan izanda. Urtarriletik martira, Baso Zerbitzuak, egunero, prospekzinoa egiten dau, pinuak jasaten ari diran eragina kuantifikauz. Eta azterketa horren emaitza moduan “larben eklosioagaz bat etorrita irailean eta urrian egingo dan tratamentua zehazten da”.

Horrez gain, Aldundia lurreko tratamentu osagarriak ari da egiten masa gazteetan edo prozesionariaren eragina jasan daikien lurraldeko leku espezifikoetan “urietako guneetan, ikastetxeetan edo aisialdirako lekuetan”. Eta, urte osoan zehar, prozesionariaren kontrako “burruka biologikoa” egiten da, intsektuak jaten dituen hegaztiak sustatuz eta hareen bizimodua hobetuz, deskribidu diran guneetatik gertu “habiak instalatuz eta gainbegiratuz”.

Erantzunaren ostean, Andradek parke publikoetan esfortzu handiagoa egitea eskatu dau, leku horreetan prozesionariaren eragina jasan daikien animaliak eta umeak dagozalako. Neurrien artean, ordezkari popularrak “pinu bakotxean tranpak” jartea edo leku publiko horretako erabiltzaileak kartelen bitartez ohartarazazotea aitatu ditu.

Unzuetak, prozesionaria pinudietako ekosistemaren parte dala gogoratuazo ostean, personei “sen ona” erabiltea eskatu deutse, umeakaz edo animaliakaz basoetan gauzak egiteko orduan. Ganera, pinuetan bizi dan espezie horren kontrolerako Aldundiak gauzatzen dituan beste neurri batzuk deskribidu ditu, “produktu fitosanitarioak apliketea, intsektuak jaten dituen hegaztientzako kutxa-habiak edo feromona tranpak jartea, adibidez”.

Prozesionariak daukazan eraginei jagokenez, diputatuak azaldu dauenez, “molestiak, azkureak eta alergiak” eragin daikez, eta “gitxi” dira horren aurrean sentsibilitate handia daukien personak. Orokorrean, persona edo animalia gehienek “tolerantzia handia” erakusten dabe eta, “jasatekotan, eragin txikiak jasaten ditue, kontaktuan gehiago edo gitxiago egon izanaren arabera”.

EZEZKOA IÑAKI ARRIOLA BATZAR NAGUSIETARA ETORTEARI

Beste alde batetik, batzordeak ez dau onartu, aldeko 6 botogaz (EH Bildu, Elkarrekin Bizkaia eta Talde Berezia) eta kontrako 9gaz (Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak), Iñaki Arriola Ingurumen Sailburua Bizkaiko Batzar Nagusietara etorteko eskatzea, oposizinoko taldeek eskatzen eben moduan, Zaldibarko hondakindegian gertautakoaren ostean bere sailak aurrera eroan dituan ekintzak eta Aldundiagaz euki dauen koordinazinoa azaltzeko.

Foru Gobernua eusten daben talde biak agerraldiaren kontra agertu dira, euren eretxiz Eusko Legebiltzarra dalako Eusko Jaurlaritzak azalpenak emon behar dituan lekua, eta gogoratuazo dabe sailburuak eta Lehendakariak berak informazinoa emon ebela Eusko Legebiltzarreko Batzorde Iraunkorrean, Elkarrekin Bizkaia taldeak Bizkaiko Batzarretako erregistroan eskaria erregistrau eta zazpi egunera.

Ganera, batzordeak ez dau onartu EH Bilduk aurkeztutako arauz besteko proposamen bat, Udalek Klima Larrialdiagaz erlazionauta jasoten dituen diru-laguntzak handitzeko eskatuz. Aurton diru-laguntza hori milioi bat eurokoa da, 2019ko berbera. Jeltzaleak eta sozialistak, diru-laguntzak norgehiagokan oinarrituta emotea be eskatzen eban ekimenaren kontra agertu dira, euren esanetan baliabide publikoak “mugatuta” dagozala hartu behar dalako kontuan. Dana dala, ez dabe baztertu 2021eko aurrekontuen negoziazinoan aldaketak negozietako aukerea.