Aurreko Albisteak

Agenda: maiatzak 8. TMB plantako langileengan eragin dauen "Q sukar" agerraldiari buruzko argibideak emoteko eskatu deutso oposizinoak Ingurumeko Diputatuari

TMB

Bilbon, 2014ko maiatzaren 6an

Oposizinoko Batzarkide-Taldeek Iosu Madariaga Ingurumeko Diputatuaren batzorderatzea eskatu dabe, argibideak emon dagizan Arraiz mendian kokatua dagoen TMB plantako langileengan eragin dauen Q sukarraren ondorioz bertan egindako kudeaketari buruz. EH Bildu, PSE-EE eta PPk eskatu dabe, beste gauza batzuen artean, Madariaga jaunak azaldu dagiala zein izan dan gaixotasun horren jatorria eta zeintzuk neurri hartuko dituan Aldundiak holakorik barriro gertatu ez daiten.

Maiatzaren 8an, eguenean, egingo dan Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordearen bilera berean EHBildu Taldeak aurkeztutako beste batzorderatze-eske bi be gauzatuko dira, Madariaga jaunak argibideak emon dagizan, batetik, Gerediaga-Elorrio errepideko lanetan diharduen eraikuntza enpresen eta Foru Aldundiaren arteko kontratuan ingurumena babesteaz dagozan baldintzakaz loturiko ez-beteteei buruz, eta bestetik, Zabalgarbiren inguruan azken egunotan Ekologistak Martxan taldeak egindako txostenean azaleratzen diran inguruabarrei buruz.

Lotutako artxiboak: