Aurreko Albisteak

Agenda: Maiatzak 15. Getxoko Punta Begoñako galerien balioa ezagutarazteko erakundeek sinatutako hitzarmenaren aurkezpena Batzar Nagusietan

Punta Begoñako galeriak

Punta Begoñako galeriak

Bilbon, 2014ko maiatzaren 5ean

Getxoko “Punta Begoñako galeriak” izenaz ezaguna dan higiezinaren balio ezagutarazteko, Eusko Jaurlaritzaren, Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen, Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean sinatuko dan lankidetza-hitzarmen markoa aurkeztuko dau Bizkaiko Foru Aldundiak Batzar Nagusietan maiatzaren 5ean izango dan Kultura eta Euskerako Batzordean.

Hitzarmenaren oinarrizko helburua da eraikinari balioa emoteko ildo nagusiak ezartzea; horreen artean, besteak beste, galeriek daben egoereari buruzko aurre-diagnostikoa egongo da. Erakunde sinatzaileek gauzatu beharreko ekintzak jagokezan lankidetza hitzarmen espezifikoen bidez zehazteko konpromisoa hartuko dabe. Hitzarmen horreetan zehaztuko dira gauzatu beharreko ekintzak eta alde bakotxak bere gain hartzen dituan konpromiso ekonomikoak.


BOST ARAUZ BESTEKO PROPOSAMEN

Batzordearen batzar horretan aztertuko dira be Bizkaiko Talde Popularrak (PP) aurkeztu dituan bost Arauz Besteko Proposamen. Ekimen guztiak Arturo Aldecoa batzarkideak sinaturik dagoz, eta gaiok ditue: Bizkaiko herrietako jaietan Erraldoi eta Buruhandi tradizionalak erabiltea mantendu eta berreskuratzeko Aldundiak laguntza emotea, Industriaren Museoa Bizkaian kokatzea, Zugaztietako eta Trianoko meagintza-aztarnak berreskuratzea, 1969. urtetik gaur egunera arteko KOBIE aldizkariaren edukinak Internet sarean jartea eta Larrañetako Funikularra Kultura Ondasun izendatzea.

Lotutako artxiboak: