Aurreko Albisteak

FAMILIARI ZUZENDURIKO TAILER BATEK AURTENGO GABONETAN BATZARKIDE BILAKATZEKO AUKERA ESKAINIKO DU

  • Dagoeneko, zabalik dago doako jarduera honetan izena emateko epea. Hura abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an antolatuko da Enkarterrietako Museoan.

Erdi Arotik XIX. mende erdira arte, Enkarterrietako ordezkariak Abellanedako Batzarretxean biltzen ziren. Azken hura aurtengo Gabonetan berriro erabilgarri izango da “Batzarkide egun batez” izeneko familiei zuzenduriko tailerrari esker. Doako jarduera honetan, Enkarterrietako Parlamentu historikoa jatorria eta funtzioa ezagutu ahal izango da, eta baita eskualdeko bilakabidean eragin zuten gaiei buruz eztabaidatu ere.

Tailerra Enkarterrietako maketa handi baten eraikuntzarekin hasiko da. Hura, gerora, rol joko batean bezala, Abellanedako Batzar Nagusi bat birsortzeko erabiliko da. Partaide bakoitzak eskualdeko errepubliketako bat defendatu beharko du, herriko interesak planteatuz eta sortzen diren arazoak konpontzen saiatuz.

8 urtetik gorako neska-mutilak eta senitartekoak batzarkide bilakatuko dira jarduera original honetan, ostiraletan, abenduak 27 eta urtarrilak 3, 12:00etatik 13:30era Bizkaiko Batzar Nagusietakoa den eta Abellanedako Batzarretxeko egoitza den Enkarterrietako Museoan.

Tailer hauek doakoak dira baina aurretik izena eman behar da honako telefonoetan: 94 650 44 88 eta 94 610 48 15 edo posta elektroniko honen bidez: enkarterrimuseoa@bizkaia.eus.