Aurreko Albisteak

EKONOMIA SUSTAPENERAKO BATZORDEAK GOI ERRENDIMENDUKO ZENTRO BAT ETA SURF MUSEO BAT SORTZEA ATZERA BOTA DU

  • Talde Berezia / PP Bizkaia alderdiko Arauz besteko Proposamenak ez du jaso batzarretako beste inolako alderdiren babesa.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapenerako Batzordeak atzera bota du, aurkako 13 botorekin eta aldeko boto 1ekin, Talde Berezia / PP Bizkaia alderdiko Arauz besteko Proposamena. Haren bidez, txosten bat idazteko eskatu zuen, ur beroko dutxak eta armairuak surflarientzako hondartzetan instalatzeko eta baita Goi Errendimenduko Zentro bat eta Surfaren Museo bat Bizkaian sortzea ere.

Proposamenaren xedea “lurraldeko turismoa sustatzea” zen, surfarekin lotuta, zenbait balioespenaren arabera, horren eraginez, urtero 75.000 lagun etortzen delako Euskadira kirol hori praktikatzeko.

Xabier Benitok (Elkarrekin Bizkaia) kritikatu du proposamenak surfa “esplotazio turistikoarekin eta ekonomiaren sustapenarekin” lotzea. “Kirola lehiakortasuna baino askoz gehiago da”, aldarrikatu du.

Francisco Javier Fernándezek (Euskal Sozialistak) ekimenari zergatik uko egin dioten azaldu du: “ekonomia sustatzeko edozein jarduera bertako kolektiboen ernamuinetatik egin behar da” eta hainbat ekimen aipatu ditu, besteak beste: Sopela eta Getxoko udalek kirol hau sustatzeko garatutakoak.

Izaskun Duquek (EH Bildu) nabarmendu du surfa ingurumenarekin erabat lotuta dagoela eta turismo jasangarria eta gune naturalen mantenua defendatu ditu.

Jesús Lekerikabeaskoaren ustetan, (Euzko Abertzaleak), Surf Museo bat sortzeak “ez dauka lehentasunik” eta ziurtatu du goi mailako kirolarien karrera sustatzeko foru plan bat dagoela.

Amaya Fernándezek, Talde Berezia / PP Bizkaia alderdiaren bozeramailea, bere proposamenak jaso duen laguntza gutxi deitoratu du eta Bizkaiko “isolazionistegiak diren politikak” kritikatu ditu, euren eraginez, lurralde honek ekonomia garapenerako aukerak galtzen dituelako.

Hauxe izan da gai-zerrendaren puntu bakarra, Elkarrekin Bizkai eta EH Bildu alderdiek metal hitzarmenari buruzko proposamen bat atzera bota dutelako, sektore honetan akordio batera iritsi ondoren.