Aurreko Albisteak

KANPO AZTERKETA BATEK GIZARTE INKLUSIOA SUSTATZEKO FORU SAILEKO HABITAT BIZKAIA PROGRAMAREN ERAGINKORTASUNA BERMATU DU

  • 2016tik, gizarte baztertze egoera larrian dauden 21 lagunek programa berritzaile honen onura jaso dute, zeinek familia bakarreko etxebizitza bat eta etengabeko laguntza eskaini dien.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko saileko diputatua den Teresa Laespada Bizkaiko Batzar Nagusien batzarrean agertu da, berak erabakita, Habitat Bizkaia programa ebaluatzeko egindako azterketaren emaitzen berri emateko. Kanpoko bi gizarte teknikari eta Zubietxe Fundazioa aipatutako azterketa burutzeaz arduratu dira. Txostenak proiektu berritzaile honen eraginkortasuna bermatu du, etxebizitza gizarte inklusiorantz doan bideko abiapuntutzat jotzen duen ideian oinarrituta.

2016tik, sail honek, guztira, gizarte baztertze egoera larrian zeuden eta 3 urte etxe gabe emandako 21 lagun hautatu dituzte, programa honetan parte hartzeko. Haren bidez, familia bakarreko etxebizitza bat eta etengabeko laguntza pertsonalizatua jaso dute. Une honetan, 15 gizonezko eta 3 emakumezko Habitat Bizkaia programaren onura jasotzen ari dira eta ondorioz, euren bizitza nabarmen hobetu dute, alderdi guztietan, nahiz eta enplegu-lorpeneko esparrua aurrera pausu gutxien erregistratutako esparrua izan.

“Enplegagarritasun gutxi daukate, hondamendi larria pairatu dutelako”, adierazi du Laespadak. Aipatu du, halaber, bere sailak, lehenik eta behin, pertsona hauentzako egonkortasuna lortu eta buru osasuneko arazoak edo drogamenpekotasuneko arazoak gainditu nahi dituela, ondoren, lan munduan txertatzeko prozesuari heltzeko.

Laespadak Bizkaia Koopera proiektuaren berri eman du ere. Haren bidez, garapenarekiko lankidetzaren gizarte oinarria zabaldu nahi da, gizarte berrikuntzako ekimenekin, 2030 agendaren barruan. Bizkaia Koopera programan honako hauek parte hartzen dute: ABAO Boliviako Antzerki Eskola Nazionalarekin, Emakumezko Enpresaburuen eta Zuzendarien Elkartea Association des Femmes pour le Developpement Local de Dieupeul Derkle elkartearekin, emakumeen kooperatiba bat Senegalen sortzeko, Cabo Verdeko Bilbao Ostalaritzako Goi Mailako Eskola África Avanza entitatearekin, Athletic Club Fundazioa Villa El Salvadorreko (Peru) Kirol eta Garapeneko Elkartearekin, Afrikaren aldeko Emakumeen Fundazioa eta Guggenheim Bilbao Museoko Fundazioa Olafur Eliasson artistarekin eta Luces para Senegal bere proiektuarekin.

EH Bildu alderdiak erabakita, Laespada bertan agertu da, Euskalduna zubipean lo egiten duten 21 gazte etorkinen egoeraren berri emateko. Horiek ETB 2 kateko erreportaje batean agertu ziren, azaroaren 5ean. Laespada Diputatuak ziurtatu du, konfidentzialtasuna dela eta, ezin dutela gazte hauei buruzko informazio pertsonala eman, baina bestelako datuak ekarri ditu, esaterako, bere sailak 576 gazte artatzen dituela, euren bizi proiektua bideratzea xede duen ekimenarekin. Laesapadak esan du, halaber, Atzerritarrei buruzko Legeak etorkin gazteen lan txertatze prozesua oztopatzen duela eta lege hura aldatu behar dela defendatu du.