Aurreko Albisteak

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEN IRAGANA ETA ORAINALDIA EZAGUTZEKO AUKERA GEHIAGO

  • “Batzarretik Batzarrera” ekimenaren lehenengo edizinoak aurrera jarraituko dau, dobako bisita gidauekaz azaroaren 28an eta 30ean eta abenduaren 12an eta 15ean.

Aurton lehenengo aldiz martxan jarri dan eta Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzak ezagutuazoteko aukerea emoten dauen “Batzarretik Batzarerra” programak aurrera jarraitzen dau. Dobako hurrengo bisita gidauak eguen honetan, azaroaren 28an, zapatuan, 30ean eta abenduaren 12an eta 15ean izango dira. Helburua, erakunde horren funtzionamendu historikoa eta gaur egungoa ezagutuazotea da, bere egoitzak zabalduz.

Guztietan, lehenengo Bilboko egoitza administratiboa bisitauko da, eta gero autobusez joango da jagokon egoitzara. “Batzarretik Batzarrera” programan, ibilbidea egingo da Bilbon dagon Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzatik (Hurtado de Amezaga, 6). Egoitza horretan arte garaikide bilduma garrantzitsua be badago. Bertan, lurralde historikoaren gobernazinoagaz erlazionautako gaiak eztabaidatzen diran Batzordeen Aretoaren buru dan Jorge Oteizaren “Guernica” brontzea azpimarratu daiteke.

Bilboko egoitzea ikusi eta gero, eguenean, azaroaren 28an, eta zapatuan, 30ean, Gernikako Batzarretxea bisitauko da. Bizkaiko herrien batzarleku izan da Gernika mendeetan zehar. Batzarrretxea eta Gernikako Haretxa gure herriaren historiaren ikur biziak dira. Batzar Etxea Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza da eta foru-haretxaren ondoan dago. Gernikako Haretxa Euskal Herri guztiko herrialdeen topagune da, muga politikoak gainditu eta kultura eta etnografia-ohitura berezi eta aberatsen jabe dan herri honen alkarleku.

Abenduaren 12an, eguenean, eta domekan, 15ean, Abellanedako Batzarretxea (Enkarterrietako Museoa, Sopuerta) bisitauko dira. Holan, Batzar Nagusien funtzionamendua ezagutzeaz gain, egoitzek historian zehar euki daben egitekoaren ikuspegi historikoa lortuko da.

Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz dira, Bilboko egoitzan hasiko eta amaituko dira eta daborduko emon leike izena enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzita edo 94 650 44 88 eta 94 610 48 15 telefono zenbakietara deituta. Esteka honetan sakatuta be ahal da izena emon:

https://enkarterrimuseoa.eus/home/otrasActividades_detalle.asp?idNoticia=135&idsubmenu=1&offset=1&pagDesde=12