Aurreko Albisteak

BIHAR, AZAROAREN 13AN, AMAITUKO DA HERRITARREK 2020KO AURREKONTUEN AURREAN PROPOSAMENAK ETA ALEGAZINOAK AURKEZTEKO EPEA

12 nov hau

Joan dan azaroaren 2tik, herritarrek hamar eguneko epea euki dabe Bizkaiko Lurralde Historikoko 2020ko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren aurrean alegazinoak eta proposamenak aurkezteko. Epea bihar, azaroaren 13an, bukatuko da. Bihar arte, herritarrek, alkarteek eta gizarte, ekonomia edo kultur arloetako bestelako erakundeek aurrekontuen tramitazinoan parte hartzeko aukerea eukiko dabe, Bizkaiko Batzar Nagusien webguneko esteka honetan dagon formularioaren bitartez:

https://www.jjggbizkaia.eus/home2/portal_ciudadania/propuestas_presupuestos.asp?

Bihar, herritarrek euren eretxia emoteko daukien txandea bukatu eta gero, aurkeztu diran alegazinoak eta ekarpenak Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritzea daukien talde guztiei emongo jakez, hareek aztertzeko, eta horren barri emongo jako Mahaiari. Proiektua aztertzeko eta azaltzeko epea amaitu ostean, zuzenketa-eskeak aurkezteko eta horreek eztabaidetako eta osokoan onesteko epea zabalduko da, abenduan, beharbada, osotasunerako zuzenketa-eskeetarako osoko bat eta behin betiko onespenerako beste bat.