Aurreko Albisteak

HASI DIRA 2020KO AURREKONTUEN GANEKO INFORMAZINO BATZORDEAK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN

5n hau

Bizkaiko Batzar Nagusietan hasierea emon jako 2020ko Lurraldeko Aurrekontu Foru Proiektuaren tramitazinoari. Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaia arauzko proiektua onetsi ostean, foru diputatuek, bakotxaren sailari jagokozan kontuak azaldu beharko ditue datorren eguaztenetik aurrera egingo diran informazino batzordeetan. Bizkaiko Batzarretako Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean egingo diran informazino saioek lau egun –zemendiaren 6, 7, 8 eta 11– iraungo ditue.

Herritarrek Bizkaiko Batzar Nagusietako webgunean kontsultau ahal dabe aurrekontu proiektua, zemendiaren 2tik euren alegazinoak eta proposamenak aurkezteko. Herritarrek, alkarteek eta gizarte, ekonomia, kultura… arloetako ganerako erakundeek 10 egun balioduneko epea eukiko dabe, zapatuak barne, euren ekarpenak aurkezteko, Bizkaiko Batzar Nagusietako webgunean dagon galdetegiaren bitartez. Epe hori 2019ko zemendiaren 13an bukatuko da.

Eguaztena, zemendiaren 6a

Ordua: 9:30. OGASUN ETA FINANTZAK

Ordua: 11:30. HERRI ADMINISTRAZIOA ETA ERAKUNDE HARREMANAK

Eguena, zemendiaren 7a

Ordua: 9:30. GIZARTE EKINTZA

Ordua: 11:30. ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA

Ordua: 16:00. IRAUNKORTASUNERAKO ETA INGURUNE NATURALA

Barikua, zemendiaren 8a

Ordua: 9:30 AZPIEGITURA ETA LURRALDE GARAPENA

Ordua: 11:30 GARRAIO ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA

Astelehena, zemendiaren 11

Ordua: 9:30 EKONOMI SUSTAPENA

Ordua: 11:30 EUSKARA, KULTURA ETA KIROLA

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO 2020. URTERAKO AURREKONTU OROKORREN PROIEKTUA:

https://www.jjggbizkaia.eus/home2/portal_ciudadania/propuestas_presupuestos.asp?