BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEN EGOITZAK BISITETAKO PROGRAMAK EGUEN HONETAN, ZEMENDIAREN 7AN, JARRAITUKO DAU
Joan dan urriaren 20an Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko egoitzara eta Gernikako Batzarretxera antolatu zan bisitak izan eban arrakastaren ostean, dobako jarduerak eguen honetan, zemendiaren 7an, jarraituko dau, abenduaren 15era arte egoitzetara programau diran 6 bisita konbinauen arteko beste bategaz. Adin guztietarako zabalik dagozan jarduerak, Bizkaiko Batzar Nagusiek, herritarren artean erakunde horren funtzionamentu historikoa eta gaur egungoa, ezagutuazoteko lehenengo aldiz antolatu daben “Batzarretik Batzarrera” programaren barruan dagoz. Horretarako, bere egoitzak edegi ditu.
Guztietan, lehenengo Bilboko egoitza administratiboa bisitauko da, eta gero autobusez joango da jagokon egoitzara. “Batzarretik Batzarrera” programan, ibilbidea egingo da Bilbon dagon Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzatik (Hurtado de Amezaga, 6). Egoitza horretan arte garaikide bilduma garrantzitsua be badago. Bertan, lurralde historikoaren gobernazinoagaz erlazionautako gaiak eztabaidatzen diran Batzordeen Aretoaren buru dan Jorge Oteizaren “Guernica” brontzea azpimarratu daiteke.
Bilboko egoitzea ikusi eta gero, eguen honetan, zemendiaren 7an, eta zapatuan, zemendiaren 9an, Gerediagako Batzarretxea (Abadiño) bisitauko dau. Leku honen historiak Ertarora arte garoaz. Gerediagako San Salbador eta San Klementeren ermitea 2003. urtean eskuratu jaken Bizkaiko Batzar Nagusiei. Toki horretan Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusiak egiten ziran antxina-antxinatik eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Batzarrak egiteko erabilten da noizean behin.
Bilboko egoitzaren ostean, eguenean, zemendiaren 28an, eta zapatuan, 30ean, Gernikako Batzarretxea bisitauko da, eta abenduaren 12an, eguenean, eta domekan, 15ean, Abellanedako Batzarretxea (Enkarterrietako Museoa, Sopuerta) bisitauko dira. Holan, Batzar Nagusien funtzionamendua ezagutzeaz gain, egoitzek historian zehar euki daben egitekoaren ikuspegi historikoa lortuko da.
Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, Bilboko egoitzan hasiko eta amaituko dira eta daborduko emon leike izena enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidera idatzita edo 94 650 44 88 eta 94 610 48 15 telefono zenbakietara deituta. Esteka honetan sakatuta be ahal da izena emon:
https://enkarterrimuseoa.eus/home/otrasActividades_detalle.asp?idNoticia=135&idsubmenu=1&offset=1&pagDesde=12