Aurreko Albisteak

ORAINDINO BADAGOZ LEKU LIBREAK JOSE MARIA IPARRAGIRRE KONPOSATZAILEAREN INGURUAN PROGRAMAU DIRAN JARDUEREAKAZ GOZATZEKO

25 0ih

Oraindino badagoz leku libreak Gernikako Batzarretxeak zapatu honetan, urriaren 26an, Jose Maria Iparragirreren musikaren inguruan hartuko dituan dobako jardueretan izena emoteko. Kultur proposamena, Bizkaiko Batzar Nagusiek udazken honetarako prestau daben programazinoaren barruan dago. Ganera, Iparragirreren jatorrizko gitarrea barriztauko da. Behar hori Laura Vicario luthierrari agindu deutsie Bizkaiko Batzar Nagusiek.

Denpora gitxi barru Jose Maria Iparragirre (Urretxu, 1820) bardoa jaio zanetik mende bi igaro dirala eta, Gernikako Batzarretxeak jarduera edegi eta dobako bigaz omenduko dau “Gernikako Arbola” ereserkiaren egilea.

Goizez, 10:00etan, Laura Vicario luthierrak itarrea barriztetearen ganeko tailer bat emongo dau, eta arratsaldean, 16:00etan, Mercedes Albaina ikerlari eta Musikeneko irakasleak “Jose Maria Iparragirre: Europa erromantikoaren neurriko poeta eta musikaria” berbaldia emongo dau.

Gura dauenak, jarduera horreetarako izena emoteko denporea dauka oraindino 946 251 138 telefono zenbakian edo batzar.etxea@bizkaia.eus helbide elektronikoan.