Aurreko Albisteak

Agenda. apirilaren 10a. Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari zuzenduriko batzorderatze-eskeak

Bilbon, 2014ko apirilaren 8an

Oposizinoko zenbait Taldek Batzar Nagusietan batzorderatzeko eskatu deutsie Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari. EH Bildu Batzarkide-Taldeak argibideak eskatzen deutsaz Foru Gobernuari, azaldu dagian ea “Cadaguako igarobidea eraikitzeko obretako lur soberakinak isurtzeko” Alonsotegin erabili ziran lurretatik zergaitik ez diran kendu bertan agertzen diran “obra hondakinak, etxeko gailuak, pneumatikoak edo metalak”.

Koalizino abertzaleak, beste ekimen baten bitartez, Sabino Aranako zubibideak eratsi izanaren balantzea egiteko eskatzen deutso Foru Aldundiari —epeak eta aurrekontuak—, baita horren ostean egin dan publizidade kanpainaren arrazoiak eta kostuak azaltzeko be.

Bizkaiko Talde Popularrak (PP) be beste batzorderatze-eske bat egin deutso Garamendi Diputatu andreari, apirilaren 10ean izango dan batzorde-batzar horretan azaldu daian zeintzuk diran Aldundiak markatu dituan “helburuak” trafikoaren egoerea hobatzeko“puntu baltzetan”.

Lotutako artxiboak: