Aurreko Albisteak

KULTUR ASTEBURUA MUSIKAREN ETA BURDINAREN INGURUAN

Bizkaiko Batzar Nagusiek programau daben kultur udazkenak pisu berezia hartuko dau asteburu honetan. Alde batetik, denpora gitxi barru barriztatuko dan Jose Maria Iparragirreren gitarrak eta Urretxuko bardoaren musikak zentrauko ditue zapatu honetan, urriaren 26an, Gernikako Batzarretxean antolatu diran jarduerak. Beste alde batetik, domekan, 27an, Barbadun errekako ontziola, errota eta torre nagusietatik egingo dan kultur ibilbidearen IX. edizinoa egingo da, gure historiatik egingo dan ibilbidea, burdina protagonista izanda. Jarduera guztiak dobakoak dira.

Iparragirreren gitarrea (urriaren 26a)

Denpora gitxi barru Jose Maria Iparragirre (Urretxu, 1820) bardoa jaio zanetik mende bi igaro dirala eta, Gernikako Batzarretxeak hainbat jarduera jasoko ditu zapatuan, urriaren 26an, “Gernikako Arbola” ereserkiaren egilea omentzeko. Goizez, 10:00etan, g Laura Vicario luthierrak itarrea barriztetearen ganeko tailer bat emongo dau, eta arratsaldean, 16:00etan, Mercedes Albaina ikerlari eta Musikeneko irakasleak “Jose Maria Iparragirre: Europa erromantikoaren neurriko poeta eta musikaria” berbaldia emongo dau. Gura dauenak jarduera horreetarako izena emon ahal izango dau 946 251 138 telefono zenbakian edo batzar.etxea@bizkaia.eus helbide elektronikoan.

Burdinolen ibilbidea (urriaren 27a)

Hurrengo egunean, kultur agenda Barbadun errekaren harroraino joango da, Burdinolen, Erroten eta Dorreen Ibilbidearen XI. edizinoan. Urriaren 27an, domekan, izango da, Muskizeko San Juan plazan hasi eta Enkarterrietako Museoan amaituko dan 26 kilometroko kultur ibilbidean. Ibilbidea leku honeetatik igaroko da, beste batzuen artean: XVIII. mendeko La Olla burdinolaren aurriak; XV. mendeko Valdivián burdinola-errotea; Burdinazko Mendien bide berdea; edo XVI. mendearen haseran eregitako El Pobaleko burdinolea.

Gehienez be 500 persona jaso daikezan ibilbidea bete egiten da urtero. Erreserbea egiteko telefono zenbakiak 94 650 44 88 eta 94 610 48 15 dira. Esteka honetan sakatuta be ahal da izena emon: https://enkarterrimuseoa.eus/home/otrasActividades_detalle.asp?idNoticia=132&idsubmenu=1&offset=1&pagDesde=12.