Aurreko Albisteak

EGUENA, APIRILAK 3. PSE-EEk argibideak gura ditu San Mames Barriaren lanetan "atrapatutako" enpresei buruz

San Mames

Bilbon, 2014ko martiaren 31an.

Socialistas Vascos (PSE-EE) Batzarkide-Taldeak “presaz” batzorderatzeko eskatu deutso José Luis Bilbao Ahaldun Nagusiari, azalpenak emon dagizan San Mames Barriaren lan batzuez arduratzen dan Fagor Taldeko Artea Proiek enpresearen hartzekodunen lehiaketa aitorpenean atrapatutako hamahiru enpresari buruz. Kaltetuek eurek emondako datuen arabera, 2,4 milioi euro zor jakez.

Batzordeko beste aztergai bat opor fiskalen auziaren harira dator, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek 50 milioi eurotako isuna jasotzeko arriskua daukie-ta. “Berau proposatzen duen txosten horretan — EBko abokatu nagusiak egindakoa da—, opor fiskalen inguruko informazioa ezkutatu edo prozesua bera atzeratu dela nabarmentzen da” dino EH Bildu Taldeak, eta batzorderatzeko eskatzen deutso Ahaldun Nagusi jaunari, “baieztapen larri” horreen inguruko argibideak emon dagizan.

Lotutako artxiboak: