Aurreko Albisteak

Martiaren 24a. PP alderdiak proposatu dau adinekoen egoitzetara eskola-umeen bisiten egitaraua sortzea

Bilbon, 2014ko martiaren 19an.

Batzar Nagusietako Gizarte Ekintzako Batzordea astelehenean, martiaren 24an, batuko da, “foru titularidadeko adinekoen egoitzetara DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen borondatezko bisiten egitaraua” sortu daitela eskatzeko Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamena eztabaidatzeko. Horretarako, bada, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko hitzarmena sinatzeko eskatzen dau Eduardo Andrés batzarkide popularrak, eta esaten dau gaur egun badagozala ikastetxeak Bizkaiko egoitzetara “hilean egun baten” bisitak egiten dabezanak.

EAJ alderdiaren batzarkide-taldeak zenbait zuzenketa-eske aurkeztu deutsoz proposamen horri, Eusko Jaurlaritzari atxikitutako heziketa formalaz haratago be zabaldu daiten neurri hori, beste hezkuntza eragile ezbardinengana hain zuzen. Jeltzaleek gura dabe hitzarmen hori barik “belaunaldi arteko egitarauen gidaliburu bat” egin daitela, hitzarmen bihurtu leitekena gerorago, adineko pertsonen errealidadea sinplifikatu ez daiten eta beste eremu batzuetara zabaldu daiten, “Bizkaiko adineko pertsonen %4a baino gitxiago baino ez dalako bizi egoitza zentro baten”.


BATZORDERATZE-ESKEAK ETA AHOZKO ERANTZUN-ESKEA

Gizarte Ekintzako Foru Diputatuari, Pilar Ardanza andreari, zuzenduta oposizinoko batzarkide-taldeek aurkeztutako informazino-eskariak be gauzatuko dira Batzordearen bilera berean. Horreetako batek, PSE-EEk aurkeztutakoak, argibideak eskatzen deutsoz “mendeko pertsonei jagokezan dirulaguntzetarako itxaron-zerrendeari eta holakoak jasoteko atzerapenei buruz”.

EH Bildu taldeak ekimen bi aurkeztu ditu. Baten, eskatu egiten deutso Foru Diputatu andreari balorazinoa egin dagiala 2014. urtekitaldiko Aldundiaren Aurrekontuetako genero ikuspuntuarena; eta bestean, eskatzen deutso esan dagiala ia Barakaldoko Murrieta Etxearen kudeaketea “kendu edo esternalizatzeko” asmorik ete daukan Aldundiak.

Lotutako artxiboak: