Aurreko Albisteak

Martiaren 21a. EH Bilduk argibideak eskatzen deutsaz Aldundiari Metroaren lanzadera zerbitzuari eta Bizkaibusen Galdakao-Bilbo lineari buruz

Lanzadera

Bilbon, 2014ko martiaren 14an

EH Bildu Batzarkide-Taldeak batzorderatzeko eskatu deutso Itziar Garamendi Landa Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari, Batzordearen aurrean argibideak emon dagizan Etxebarriko lanzaderearen gaian egon daitezan aurrerapausuei buruz eta Bizkaibusen Galdakao-Bilbo linean “aurreikusitako aldaketei” buruz.

Martiaren 21ean, barikuan, izango dan Herri Lan eta Garraioetako Batzordearen bilera berean aztertzeko Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamenaren bitartez, eskatu egiten jako Aldundiari egin beharrekoak egiten hasi daitela markesina bi jarteko, bata Autonomia kalean eta bestea Gurtubay kalean; izan be, popularren aburuz, “garraio publikoaren erabiltzaileek zuzen-zuzenean jasan behar dabe orain eguraldi txarraren eragina”.

Lotutako artxiboak: