Aurreko Albisteak

Martiaren 17a. Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuak enpresen lehiakortasuna sustatzeko eta BiDC deritxana sustatzeko barrikuntzak aurkeztuko ditu

Bilbon, 2014ko martiaren 14an.

Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatua, Imanol Pradales jauna, Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean izango da, eta bertan aztertuko diran gaien artean dago Jaurlaritzaren eta Foru aldundien artean sinatzekoa dan asmoen protokolo bat, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna sustatzeko Innobideak Kudeabide programaren bitartez gauzatuko dana. Beste alde batetik, Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuak bere kabuz eskatutako batzorderatze-eske bati esker, argibideak emongo ditu BEAZ Foru Sozietateak Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council (BiDC) sustatzeko ekintzei buruz.

EH Bildu Taldeak, bestalde, Pradales jaunaren batzorderatzea eskatuta dauka, azaldu dagian lbarzaharra industrialdeko kudeaketea, Talde abertzalearen esanetan·”4 urte darama-eta geldirik ez atzera ez aurrera”.

Socialistas Vascos (PSE-EE) Taldeak be eskatuta dauka Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuaren batzorderatzea, argibideak emon dagizan Bizkaiko Lurraldea “turismorako erakargarritasuna galduz joan ez daiten hartuko diran neurriei buruz”. Eskabidea egiterakoan, Talde horrek Destino Bilbao erakundearen hitzak erabilten ditu eta “Euskalduna Jauregia, BEC eta Alondegia lehiakorragoak izatea” eskatzen dau,

Batzordearen bileran PP alderdiak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat be eztabaidatuko da, zeinaren bitartez eskatu gura jakon Aldundiari “artisautzaren sektorea sustatu eta bultzatzeko artisautza zentroa sortu dagiala”.

Batzordearen bilerea Imanol Pradales jaunari zuzenduriko ahozko erantzun-eske bategaz amaituko da. Gernika inguruko mahai-tresnen sektorea bultzatzeko estrategiaren barruan 2007. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak 19 milioi eurotan Jypsa enpreseari erositako lur-sail baten inguruko gora-beherak argitu dagizala eskatzen jako Diputatu jaunari. Popularrek jakin gura dabe, bestak beste, “zeintzuk izan ziran mahai-tresnen sektorearen enpresek Bizkaiko Foru Aldundiagaz hartutako konpromisoak.”

Lotutako artxiboak: