Aurreko Albisteak

Talleres Mecánicos Sopuerta enpresea saritua izan da Enkarterri Hoberantz sariaren X. edizinoan

Abellanedan, 2014ko martiaren 13an

Enkarterriko Mankomunitateak eta Sopuertako San Viator Zentroak antolatutako Enkarterri Hoberantz Saria jaso dau Talleres Mecánicos Sopuerta enpreseak. Sariketa horretan laguntzaile dira Bizkaiko Foru Aldundia, Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde, Enkarterri Group eta Bizkaiko Batzar Nagusiak be. Eskualdearen aldeko ahaleginak batu gura dira sari horren bitartez, autormen berezia eginez enpresek Enkarterriaren garapenerako egiten daben ekarpenari eta beren beregi sarituz, besteak beste, kalidadearen, barrikuntza teknologikoaren eta heziketea iraunkorraren alde egiten daben apustua.

1975. urtean sortu zan enpresea, eta jatorriz mekanizazino tailerra zan hori lan eremua eta gaitasunak handituz joan da, kualitatiboki zein kuantitatiboki, galdarategi, mekanizazinotegi eta muntaia mekanikorako lantegi bihurtuz. Epaimahaiak saria emoteko kontuan izan ditu Talleres Mecánicos Sopuertaren garapen iraunkorra, Enkarterriaren alde egin dauen apustua, barrikuntza teknologikoari buruz dauen konpromisoa eta Lanbide Heziketeari eta negozioaren anizketeari emon deutsen babesa.

Sari banaketearen ekitaldia Abellanedako Batzarretxean dagoan Enkarterrietako Museoan egin da, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria buru izan dala. Madariaga Lehendakariak autortza egin deutse Enkarterriko enpresek egindako “lan onari” eta ganeratu dau enpresa horreen lana “eskualdeko herritarrek etorkizun hobea izan dagien aldeko apustua dala”.

Ekitaldi horretara zenbait agintari bertaratu dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako Sailburua, Ricardo Gatzagaetxebarria jauna —“Euskadiren egoera ekonomikoa” izenburuko hitzaldia eskaini dau— eta Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu jauna; Pradales Diputatuaren berbakaz amaitu da ekitaldia. Bertan izan dira Irene Pardo, Nekazaritzako foru diputatu; Joseba Andoni Llaguno, Sopuertako alkatea; Luciano Cearsolo, San Viator Zentroko zuzendariak; eta Esther Lasa, Enkarterrietako Mankomunitateak presidentea.