Aurreko Albisteak

Kulturako Foru Diputatu andrea batzorderatzeko eskariak, V. Euskeraren Planari eta Gorlizeko Billao lurmuturreko bateria berreskuratzeari buruzko argibideak emoteko

Billao lurmuturreko bateria

Billao lurmuturreko bateria

Bilbon, 2014ko martiaren 11an

Batzar Nagusietako oposizinoko taldeek Josune Ariztondo Kulturako Foru Diputatu andrearen batzorderatzea eskatu dabe, Batzar Nagusietako Batzordean azalpenak emon dagizan V. Euskeraren Planari eta Gorlizeko Billao lurmuturreko bateria berreskuratzeari buruz. Batzar Nagusietako Kultura eta Euskerako Batzordeko kideak datorren eguenean, martiaren 13an, batuko dira eta bertan aitatutako aztergaiez ganera Arauz Besteko Proposamen batzuk be eztabaidatuko dira, Punta Luzeroko bateriari buruzkoa bat, Artaza eta Eguzki-Alde jauregiei buruzkoak beste bi eta Gorlizeko Ospitalea zanetik hur dagozan Foru Aldundiaren txalet bi hango udalari lagateari buruzkoa azkena.

2013-17 aldirako Aldundiaren Euskeraren Planaren barri izanda, EH Bildu batzarkide-taldeak Kulturako Foru Diputatu andrearen batzorderatzea eskatu dau, Batzar Nagusietan azaldu dagian aurreko aldirako planaren balantzea zein izan dan eta indarrean dagoan planagaz bilatzen diran helburuak zeintzuk diran.

Beste alde batetik, eta jakinda Gorlizeko Billao lurmuturreko bateriaren jabea Aldundia dala, PP alderdiak galdetu dau “zelan jakin dauen Sailak Gorlizeko Billao lurmuturreko bateriaren jabetza Aldundiarena berarena zala”; beste alde batetik, popularrek Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu dabe, Aldundiari eskatzeko egin beharrekoak egitea “bateria sendotu eta txukuntzeko eta sarbideak hobetzeko”.

Ildo beretik, baina oraingoan Zierbenako Punta Luzeroko eraikin militarren eta bateriaren egoerea dala-ta, PP alderdiak eskatzen dau Aldundiari eskatu dakiola aztertu dagiala eraikin zahar horren “egoerea zein dan, aintzat izanda iraunerazpenerako arazoak, jabetzaren egoerea eta lege-egoerea, hori guztiori instalazinook iraunerazoteko eta etorkizunean horreen balio kulturalak eta turistikoak balioan jarteko”.

Beste alde batetik, batzarraren gai-zerrendan loteslea ez dan PP alderdiaren beste proposamen bat doa, Aldundiari eskatzeko jo dagiala Eguzki-Alde jauregiaren ugazabengana, eta eskatu deiela behar izan daitezan neurriak hartu dagiezala ahal bait arinen jauregiaren iraunerazpena bermatzeko, gaur egun galtzeko zorian dagoalako.

Batzarkide-Talde berberaren beste ekimen baten bidez Aldundiari eskatu gura jako adostu dagiala Gorlizeko Udalagaz foru-jabetzapeko txalet biren lagapena, Ospitalea zanetik hur dagozanak, udalerriak izan dagizan beharrizanen araberako erabilerea emoteko.

Amaitzeko, alderdi popularraren beste Arauz Besteko Proposamen baten bidez eskatu gura jako Eusko Jaurlaritzari ideien lehiaketea antolatu daiala estrategia barria bilatzeko Artatza Jauregi eremurako, hain zuzen be horren erabilerea bultzatu eta errentagarritasun handiagoa atarateko.

Lotutako artxiboak: