Aurreko Albisteak

Otsailaren 20a. Bizkaian egoitza eta zerbitzu "soziosanitarioak" eskaintzeko hitzarmena gaurkotzeko proposamena sendespenerako aurkezten dau Aldundiak

residencia

Bilbon, 2014ko otsailaren 17an

Bizkaiko Batzar Nagusietako Gizarte Ekintzako Batzordea batu egingo da eguenean, otsailaren 20an, Aldundiak eta Batzarkide-Taldeek aurkeztutako zenbait gairi buruz erabagiteko. Gaion artean dago Bizkaiko egoitzetan eskainitako zerbitzu soziosanitarioak emoteko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmenaren aldaketea sendestea. Aldaketen artean, Aldundiak egoki eretxi deutso Txurdinagako Birjinetxe Laguntza-zentroari 14 plaza gehiago emon eta egoitza horretara eroateari Leioako egoitzan eskaini izan diran beste 36 plaza. Horretara, bada, joandako azaroaren 1eko atzera indarrez, Bizkaiko egoitzatan 27 plaza eskaintzen dira Zornotzako Orue egoitzan, 27 plaza Aspaldikon eta 60 plaza Txurdinagan.

Beste alde batetik, EH Bildu taldeak Gizarte Ekintzako Foru Diputatu andrearen batzorderatzea eskatu dau, Biolentziaren Kontrako Bitartekari Sareari buruzko argibideak emon dagizan. Jakin gura dabe ea zenbat alkartek parte hartzen daben sare horretan eta zenbat boluntariok hartu daben parte azken urte biotan, baita 2014. urterako aurreikuspena zein dan be.

Ondoren, 5 ahozko erantzun-eske gauzatuko dira batzordean, danak EH Bildu taldeak aurkeztutakoak, hurrengo gaien inguruan informazinoa jasoteko: “Aukera” zerbitzuaren inguruan, genero indarkeriaren biktimei zuzenduriko Foru Aldundiaren laguntza psikologikoko zerbitzua deszentralizatzearen inguruan, Barakaldoko La Paz eguneko zentrua martxan jartzeko dataren inguruan, Bilbon esklusio larriko eta —batzuetan, kronikoko— egoeran dagozan pertsonei arreta emoteko ahalmena indartzearen inguruan eta azkar andeatu eta kroniko bihurtu daitekezan esklusio larriko egoerei arreta emoteko baliabideak sortu eta bultzatzearen inguruan.

Lotutako artxiboak: