Aurreko Albisteak

Otsailaren 21a. Barik garraio-txartelak eragindako erreklamazinoak eta kexak ezagutzeko batzorderatze-eskea

Barik garraio-txartelak

Bilbon, 2014ko otsailaren 12an.

Batzar Nagusietako Bizkaiko Talde Popularraren ustez, behar beste denpora joan da eta garaia da Herri Lan eta Garraioetako Diputatuak, Itziar Garamendi andreak, batzorderatu eta azaldu dagizan Batzar Nagusietan Bizkaiko Garraio Partzuergoak kudeatutako Barik txartelaren inguruan aurkeztutako erreklamazinoak eta kexak. Bizkaiko garraio publiko gehienetan erabili leiteke txartel hori eta arazoak egon dira bai erabiltzaileen aldetik bai autobus eta metro konpainien aldetik be. Popularrek dinoe “pertsonalizatu bako” txartelak dirala “arazo gehienen sortzaile”.

Datorren barikuan, otsailaren 21ean, izango dan Herri Lan eta Garraioetako Batzordearen bileran EH Bildu Taldeak aurkeztutako batzorderatze-eskea be gauzatuko da, Aldundiak azaldu dagizan “Bizkaiko errepide ezbardinetako kudeaketa eta ustiapenerako hitzarmenetan egindako azken doiketak, horretarako zuzendutako diru publikoa nabarmen gehiago izatea ekarri dabenak”.

Azkenik, PP alderdiak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatuko dabe Batzarkide-Taldeek. Proposamen horretan Herri Lan eta Garraioetako Sailari eskatzen jako “hasi daitela, Bilboko Udalagazko lankidetzan, Bl-625 errepidearen Zabalbide-Bolueta zatiaren proiektua idazten”. Popularrek dinoe errepide horretan bide-zati hori dala bakarra Aldunditik Bilboko Udalari eskualdatu eta burutu barik dagoana.

Lotutako artxiboak: