Aurreko Albisteak

Otsailaren 11a. José Luis Bilbao Ahaldun Nagusiaren batzorderatzea eskatau dabe

Bilbao

Bizkaiko Batzar Nagusietako Iraskunde-Batzordeak batzarra izango dau bihar Bilbon, José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiari zuzenduriko lau batzorderatze-eske gauzatzeko. Eurotako baten, Aldundiak berak aurkeztutakoan, “Ekonomia Itunaren Batzordean hartutako erabakiei buruzko informazinoa” emongo dau Aldundiaren arduradun gorenak.

Beste alde batetik, Socialistas Vascos (PSE-EE) Taldeak eskatuta dauka Ahaldun Nagusiaren batzorderatzea, Bilbao Ría-2000 sozietatearen plantillaren %38a kanporatzearen arrazoiak azaldu dagizan. Eta, azkenik, EH Bildu Taldeak aurkeztutako batzorderatze-eske bi gauzatuko dira, José Luis Bilbaok argibideak emon dagizan Batzar Nagusietan, alde batetik, “Bilbao Basket Berri taldearekin sinatu hitzarmenaren inguruan hartutako konpromisoen inguruko betetze mailari buruz” eta, bestetik, “martxoaren 3 eta 4an Guggenheim Museoan izango den mundu mailako gailur ekonomikoari buruz”.

Lotutako artxiboak: