Aurreko Albisteak

Otsailaren 13a. BECeko aparkalekuetan ordaintzeko makina gehiago jarteko proposamena eztabaidatuko da Bizkaiko Batzar Nagusietan

BEC

Bilbon, 2014ko otsailaren 12an

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeak, otsailaren 13an izango dauen batzarrean, Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat eztabaidatuko dau, zeinetan Bizkaiko Batzar Nagusiek eskatu egiten deutsien Foru Aldundiari BECen aurrean egin dagizala egin beharrekoak aparkalekuak ordaintzeko kutxa gehiago jarri daizan. Talde Popularraren aburuz, erakusketa garrantzitsuak-eta izatean diranean, 15 minututik gorako ilarak izaten ditue kutxetan ordaindu orduko. “BECek hainbesteko garrantzia badauka gure kanporako irudian, horren besteko garrantzikoa da eraikin berezi horren egunerokotasunean gertatzen diran detaile guzti guztiak zaintzea” dinoe popularrek.

Batzordearen batzar horretan, oposizinoak Aldundiari egindako zenbait batzorderatze-eske gauzatuko dira. Hiru EH Bildu Taldeak aurkeztutakoak dira. Horreetariko lehenengoaren bitartez, Aldundiak argibideak emon beharko ditu Bakioko Udalagaz sinatutako hitzarmenari buruz, hain zuzen be Txakolingunea eraikinaren lagapena onartu eta, txakolinaren inguruko museoaz landa, enpresen Elkartegia bertan jarteari buruzko hitzarmena. Bigarren batzorderatze-eskearen bitartez Aldundiari eskatzen jako New Yorkeko Bar Basquen guztira inbertitutako 90.642 euroen gastuen banaketea azaldu dagiala. Hirugarrenaren bitartez, argibideak eskatzen ditu lncoesa enpresaren gaineko deslokalizazio adierazpenari buruz. PP alderdiak be batzorderatze-eske bat aurkeztu dau, Pradales Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu jaunak azaldu daian Bizkaiko Donejakue Bidea sustatzeko ze lankidetza-estrategia dauen Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzagaz eta Basquetour-egaz batera.

Lotutako artxiboak: