Aurreko Albisteak

Otsailaren 7a. Bizkaiko uretan zebra muskuiluaren hedapena azaltzeko Aldundiaren batzorderatzea

Zebra muskuilua

Bilbon, 2014ko otsailaren 4an

Batzar Nagusietako Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordea datorren barikuan, otsailaren 7an, bilduko da Bilbon, eta bertan Aldundiak azalpenak emon beharko ditu zebra-muskuiluaren izurritearen hedapenari buruz, Bizkaiko erreka eta ibaietan. Batzar Berean, Aldundiak argibideak emon beharko ditu be oposizinoko Taldeek egindako beste eskari batzuen inguruan, adibidez Mendexako Vista Alegre eremuan inguruan Aldundiak egindako kudeaketeaz; eremu horretan 24 etxebizitza eta aparkaleku bat eregi gura izan ebazan Udalak Karraspio hondartzaren ondoan, eta Euskadiko Auzitegi Nagusiak geldierazota itxi dau plan hori. Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak “Zugaitz Berezi” izendatzeko Eusko Jaurlaritzaren aurrean proposatzen dituanen inguruko argibideak be eskatu dira.

Arauz Besteko Proposamen bat be eztabaidatuko da, PP alderdiak aurkeztutakoa, eta horregaz gura da Batzar Nagusiek eskatzea Eusko Jaurlaritzari “agintaldion bultzatu daiala Kareharrizko Agregakinen Ustiategien Lurraldearen Arloko Planaren izapidea abiarazotea, eta ahalegindu daitela horren inguruko eragile ekonomiko eta gizarte eragileen adostasun politiko eta erakunde adostasunik handiena bilatzen”. Talde ekimengileak dino Euskadiko harrobien sektorea arautu beharra dagoala eta egin barik dagoala “16 urte” joan diran arren, “1997. urtean, Lurralde Antolamendurako Zuzentarauetan agertzen zalako Harrobi izateko eremuen Lurraldearen Arloko Plana egin behar zala”.