Aurreko Albisteak

Otsailaren 5an. Bizkaiko nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien kopuruaren "eten bako" murrizketea eztabaidagai

Ovejas

Bilbon, 2014ko otsailaren 4an

Bizkaiko Talde Popularrak (PP) Irene Pardo Nekazaritzako Foru Diputatu andrearen batzorderatzea eskatuta dauka, Bizkaiko nekaza ritzako eta abeltzaintzako ustiategien kopuruaren “eten bako” murrizketeari buruzko azalpenak emon dagizan. “XX. mendearen azkenalditik gure lurraldeko nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintza sektoreek daben krisiak”, garrantzi ekonomikorik ez izatera eroan ditu eta benetako sektore ekonomiko moduan desagertzeko arrisku larrian dagoz, dirulaguntza barik ezin dabelako bizirik iraun”. Popularrek jakin gura dabe zeintzuk diran Aldundiak dituan edo martxan jarriko dituan estrategiak sektore horreen “txarrerako bilakaera” aldatzeko.

Beste batzorderatze-eske baten bitartez, popularrek eskatzen dabe argitzeko zelan izan leiteken haretxak, gaztainondoak eta hurritxak, eurotako batzuk ehundaka urtekoak, bota” izatea 2005. urtearen amaiera aldean Galdamesen basabide bat txukuntzerakoan, Galdameseko Udalak 26.493 euroko foru-laguntza jaso ebalarik lanokaitik. Batzarkide-Talde horrek jakin gura dau “zergaitik itxi dan babestutako espezieetako zugatzak botaten, zahar-zaharrak ganera”, eta zergaitik itxi gura dan “zugatzak erasten jarraitzea”.


DIRULAGUNTZAK BASERRITARRENTZAT

Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordeko ordezkariek beste aztergai bat be izango dabe datorren otsailaren 5ean izango daben bileran, hain zuzen be PP alderdiak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen bat, zeinaren bitartez eskatzen jakon Aldundiari “aztertu dagiala zer egin behar dan 2014. urtean zehar berez, gaixotasunez, istripuz edo piztiek erasota abereak galtzen dabezan abeltzainei —ganadua aseguratuta dabenei— laguntzak emoteko”. Era berean, eskatzen da laguntza horreek ez daitezala “aurrerantzean loturik egon animalien erasoakaz, sai arreenakaz esaterako” eta desagertu daitezala “holako erasoakaz lotuta emoten diran laguntzak”.