Aurreko Albisteak

Etorkizunari begira dagoan historia

Liburuaren azala

Liburu honen izenburuak, ”Etorkizunari begira dagoan historia”, argi erakusten dau Bizkaiko Batzar Nagusiek liburuagaz jaretsi gura izan daben helburua: modu laburrean biltzea Bizkaiko Batzar Nagusion azken 25 urteotako (1979-2004) gertakaririk aitagarrienak, hain zuzen be indarra arrazoi bakartzat erabilita 102 urtetan ezabatuta egon ondoren, legezkotasun demokratikoa 1979. urtean berreskuratu zanik hona jazorikoak. Horrela, bada, argitalpen hau Batzar Nagusien ibilbide historikoan zeharko beste pauso bat baino ez da. Liburuaren 152 orrialdeak zazpi atalburutan banatzen dira, 25 urteotako agintaldi bakotxeko atalburu bat, eta Batzar Nagusien erakunde-egituraketea eta gertakizun, eztabaida eta erabagirik aitagarrienak azaltzen dira, baita agintaldi bakotxean onartutako Foru-Arauak eta Araugintzazko Foru-Dekretuak be.