Aurreko Albisteak

Bariku honetan, osoko batzarra izango da Gernikan, Bizkaiko Aurrekontuen Proiektua behin betiko onartzeko

Gernika

Bilbon, 2013ko abenduaren 18an

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Ana Madariagak, eguen honetarako, barikuaren 20rako, osoko batzarra deitu dau, 2014ko ekitaldirako Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Foru Arauaren Proiektuari jagokonez Ekonomia eta Ogasun Sailak emondako irizpena eztabaidatu eta ebazteko; izan be, hori da kontu publikoek jorratu behar daben azken izapide parlamentarioa. Osoko batzarra Gernikako Batzarretxean egingo da, eta 10:30etan hasiko da. Bertan, lau talde batzarkideek batzordeetan zuzenketa-eske partzialak eztabaidatu ostean sortutako amaierako dokumentua bozkatuko dabe.

Osoko batzarra talde batzarkideen esku-hartzeagaz hasiko da, eta, bertan, EH Bilduk batzar honetarako erreserbatutako zuzenketa-eske partzialei buruz talde bakotxak dauan jarrerea defendatuko dau. Lehendakariak, ondoren, aurreikusitako 9 bozketak (bat Bizkaiko Foru Aldundiko Sail bakotxeko eta beste bat kontu publikoen Testu Artikulatua berresteko) egiteko denporea emongo dau, izan be, kontuetan 23 zuzenketa-eske partzial sartu dira orain arte, aurreko asteko astelehenean eta martitzenean Ekonomia eta Ogasun batzordeetan eztabaidatutako 94en artean.