Aurreko Albisteak

Bizkaiko aurrekontuen proiektuari egindako zuzenketa-eske partzialen gaineko eztabaidea

Batzordea

Bilbon, 2014ko abenduaren 13an.

Bizkaiko Batzar Nagusiak, aste honetako astelehenean eta martitzenean, 2014ko Bizkaiko Aurrekontuen proiektuari egindako zuzenketa-eskeak eztabaidatuko ditu Ekonomia eta Ogasun Batzordean. Programatutako zortzi saioetan, talde batzarkideek Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dituan lurraldeko kontu publikoei aurkeztutako zuzenketa-eske partzialak aztertuko ditue. Foru arau horrek bere lehen "oztopo" parlamentarioa gainditu eban aurreko asteko martitzenean Gernikan, osoko zuzenketa-eskeak bertan behera itxi zenean.

Zuzenketa-eske partzialen gaineko eztabaidea 8 saiotan banatu da; hau da, eztabaida bana Aldundiaren sail bakotxeko. Saioak aste honetako astelehenean hasiko dira, goizeko bederatzietan, Lehendakaritza Saileko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa-eskeen gaineko eztabaideagaz, eta martitzenean amaituko dira, eguerdian, Arau Orokorraren Testu Artikulatuari jagokon Txostenagaz.

Batzar Nagusiek Bilbon daukien egoitzan (Hurtado de Amezaga kalea 6, 6. solairua) egingo diran batzordeen ordena holan geratu da:

Astelehena, abenduak 16
- 09:00ean. Lehendakaritza
- 10:00etan. Kultura
- 12:00etan. Nekazaritza
- 12:30etan. Ingurumena

Martitzena, abenduak 17
- 09:00etan. Gizarte Ekintza
- 11:00etan. Herri Lanak eta Garraioa
- 12:00etan. Ekonomia Sustapena
- 13:00etan. Ogasuna eta Finantzak eta Testu Artikulatua

Bizkaiko Aurrekontuak behin betiko onartzeko izapide parlamentarioa Gernikako saioagaz amaituko litzateke, gabon aurretik, eta, bertan, Ekonomia eta Ogasuneko batzorde honeetan erreserbatutako zuzenketa-eskeak aztertu eta bozkatuko lirateke.

Lotutako artxiboak: