Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietan bihar hasiko dira 2014ko aurrekontuak azaltzeko batzorderatzeak

Batzordea

Bilbon, 2012ko azaroaren 7an

Bizkaiko Batzar Nagusietan, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen barruan, bihar, azaroaren 8an, barikuan, hasiko dira 2014ko aurrekontuen inguruan Bizkaiko Foru Aldundiko Sail bakotxari jagokonaren inguruko azalpenak emoteko batzorderatzeak. Egun horretan hasi eta azaroaren 12ra artean, Diputatuak batzordera bertaratuko dira eta argibideak emongo ditue eskura daben aurrekontuen arabera Sail bakotxak izango dituan jarduera-lerro nagusiei buruz. Aurrekontuen proiektua urriaren 31n aurkeztu zan Batzar Nagusietan eta azalpenak emoteko batzorderatzeok amaitzen diranean hasiko da Batzarkide-Taldeek zuzenketa-eskeak aurkezteko izango daben epea.

Hurrenkera honetan batzorderatuko dira Diputatuak:

Barikuan, azaroaren 8an
- 09:30. Ogasun eta Finantza Saila
- 11:00. Lehendakaritza Saila
- 13.00. Ekonomia Sustatzeko Saila

Astelehenean, azaroaren 11n
- 09:30. Gizarte Ekintza saila
- 11:00. Ingurumen Saila
- 13:00. Nekazaritza Saila

Martitzenean, azaroaren 12an
- 09:30. Kultura Saila
- 11:30. Herri Lan eta Garraio Saila

Bilboko egoitzan izango diran batzarron ostean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiak 15 eguneko epea edegiko dau Taldeek zuzenketa-eskeak aurkeztu daiezan. Zuzenketa-eskeok aztertu eta aurrekontuei buruzko lehen Osoko Batzarra egiteko deia egingo da, osotasunezkotzat jotako zuzenketa-eskeez eztabaidatzeko. Batzar horretan osotasunezko zuzenketa-eskerik onartu ezean, zatizko zuzenketa-eskeei buruzko batzordeetako eztabaidea hasiko da. Abenduan beste Osoko Batzar bat izango da batzordeko eztabaidea eta gero geratu diran zatizko zuzenketa-eskeei buruz eztabaidatzeko. Hori eta gero, amaitutzat joko da Bizkaiko aurrekontuei buruzko eztabaidea.