Aurreko Albisteak

Gernikako Arbolari omenaldia Oiartzunen

Oiartzungo Ertzaintzaren egoitzak Gernikako Arbolari eskeini jakon omenaldi ekitaldia jaso dau. Ekitaldian Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Foru Ganbarako Lehendakariak hartu dabe parte. Ekitaldia, Gernikako Arbolaren kimu bat, inguruan 14 haretx dituala, jasoten dauen leku barriztatuan egin da. Ertzain talde batek landatu eban, “Gernikako Estatutuaren garapenagaz eukien konpromisoaren sinbolo” moduan.

Ekitaldian Emilio Lobato Bizkaiko Foru Ganbarako Mahaiko bigarren idazkaria, Ana Aguirre Administrazino eta Zerbitzu Sailburuordea, Josu Zubiaga Segurtasun Sailburuordea, Josu Bujanda Ertzaintzaren Burua, Mikel Treku Gipuzkoako Lurralde Burua eta 1999an Gernikako Arbolaren kimuaren landaketaren lekuko izan ziran ertzainak be egon dira. Ertzaintzaren bostekoak emon deutso amaierea ekitaldiari, “Gernikako Arbola” interpretatuz.