Aurreko Albisteak

Euskal kultur ekoizpenerako berariazko kultur bonoa sortzea eskatzen da

Bilbon, 2013ko urriaren 29ean.

Euskal kultur ekoizpenerako berariazko kultur bonoa sortzeko eskaerea izango da datorren eguenean, urriaren 31ean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura eta Euskerako Batzordeak izango dauen bileran eztabaidatuko dan gaietako bat. Bizkaiko Talde Popularrak (PPk) aurkeztuta, Batzar Nagusien aldezkotza bilatu gura da Eusko Jaurlaritzari eskatzeko aztertu dagizala euskal kultur ekoizpenerako —gaztelerazkoa zein euskerazkoa— berariazko kultur bonoa sortzeko aukerak, uste dabelako neurri horrek “erakargarriago” egingo leukeala euskal kulturea eta gure gizartean zabalkunde gehiago izaten lagunduko leuskiola. Hori holan egin ezkero, azterlan horrek aztertuko egin beharko leukez “bono barri horretarako aukerak, hartuko leukezan kultur eremuak, hori eskaintzeko sasoi eta ikuskizunik egokienak eta ustezko eskariak”.

Era berean, PP alderdiak eskatu gura deutso Eusko Jaurlaritzari, Batzar Nagusien bitartez, abierazo daitezala Guggenheim Bilbao Museoaren eraikina eta hurreko ingurua, Lekeitioko Abaroa Jauregia eta Arkotxako (Zaratamo) Pasino biziduna ondasun kulturaltzat izendatzeko espe-dienteak. Frank Gehry arkitektoak diseinatutako eraikinaren kasuan, PPren aburuz “inauguratu zanik hona 15 urte joan dira eta, beraz, garaia da Eusko Jaurlaritzak legeak emoten dituan aukerak aztertzeko eta espedientea abiarazoteko”; Arauz Besteko Proposamenaren arrazoiketan esaten dabe “gaur eguneko arkitekturearen mundu mailako erreferente” dala Museoa.

Batzordearen bilera berean Aldundiak azaldu egin beharko dau Guggenheim Museoak eta Arte Eder Museoak zer dala-ta galdu dabezan bisitariak udan, Socialistas Vascos Taldearen esanetan, 2012. urteko datuakaz konparatuta. Horretara, bada, Guggenheim Museora joan diran bisitariak 25.000 gitxiago izan dira 2012ko uztailean eta abuztuan joan ziranakaz erkatuta, eta Arte Eder Museoara joan diranak %13 gitxiago izan dira.




INSTALAZINOEN ERABILERA ZORROZA FUTBOL CLUB TALDEARI LAGATZEA

Beste alde batetik, Batzar Nagusiek sendesteko hitzarmen bat aurkeztu dau Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Zorroza Fútbol Club-aren arteko hitzarmena hain zuzen be, 18.595 metro karratuko lur-sailaren eta “Zorrotzako Base Zaharra” izenaz ezagutzen dan eraikinaren erabilera Zorroza Fútbol Club-ari urtebeterako lagatzeko, dagoaneko Club horrek erabiltzen ditu-ta bere kirol jardueretarako.