Aurreko Albisteak

Eratu dira Bizkaiko Batzar Nagusietako XI. Legealdiko Batzordeak

Ohiko bederatzi batzordek hainbat arlotan egingo dabe behar Bizkaiko Batzar Nagusietako XI. agintaldian. Aurreko legealdian baino bat gehiago; Ekonomiaren Sustapena gehituko da, joan dan bagilaren 27an, Gernikako Batzarretxean izendapena jaso ostean, Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak iragarri ebazan Aldundiko bederatzi sailen eskemeari jarraituz. Osoko erabagiak prestetan dituen organuak diran ohiko Batzorde bakotxak 15 kide ditu (Euzko Abertzaleak taldeko 7, EH Bilduko 3, Euskal Sozialistak taldeko 2, Elkarrekin Bizkaiako 2 eta Talde Berezia / Bizkaiko PPko 1).

Gaur goizean zehar eratu dira Ohiko bederatzi Batzordeak eta bakotxaren Lehendakaria, Lehendakariordea eta idazkaria aukeratu dira. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak euren taldeek Batzorde bakotxean parte hartzeko aukeratu dituen batzordekideak deitu ditu. Horren ostean, bozketa bitartez, batzorde bakotxeko mahaiak aukeratu dira.

Euzko Abertzaleak taldea Ohiko Batzorde honeen buru izango da: Iraskunde, Gobernamentu On eta Gardentasunerako Batzordea (Zuriñe Argatxa Begoña), Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako Batzordea (Irene Edesa Gómez), Ogasun eta Finantzetako Batzordea (Mikel Bagan Urtiaga), Euskera, Kultura eta Kirolerako Batzordea (Jane Eyre Urkieta Zuzaeta), Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako Batzordea (Jesús Lekerikabeaskoa Arrillaga), Ekonomi Sustapenerako Batzordea (Jon Andoni Atutxa Sainz) eta Gizarte Ekintzako Batzordea (Ana Esther Furundarena Olabarriaga).

Euskal Sozialistak taldeak, barriz, Enplegu, Gizarte Inklusino eta Bardintasunerako Batzordeko (Begoña Gil) eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Batzordeko (Iñaki Jerónimo Moreno) buru izatea lortu dau. Modu berean, Lehendakariordetzak eta idazkaritzak be Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeen artean banatu dira.

Aukeratutako izena boto-paper batean idatziz egin diran bozketa guztiek emaitza bera erakutsi dabe. 12 boto emon dira, horreetatik 9 aldekoak (Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak) eta 3 zuri, Elkarrekin Bizkaia (2) eta Talde Berezia / Bizkaiko Talde Popularra (1) taldeenak.

EH Bilduk ez dau hartu parte batzordeetako Mahaiak osatzeko bozketetan, ez dagolako ados EAJ/PNV-PSE hitzarmenagaz, hitzarmen horrek lehendakaritzetatik kanpo izten dauelako “Bizkaian boto gehien lortu dauen bigarren taldea”, talde horretako batzordekideek batzordeetan adierazo dabenez. EH Bilduk lehendakaritzen proportzinozko banaketaren aldeko apustua egiten eban. “Mahaiek aniztasunaren irudi izan behar dabe”, kritikau dau Arantxa Urkaregik, eta “Batzar Nagusi honeetarako oso hasiera txarra dala” gehitu dau.

Ordena honetan geratu dira osatuta Ohiko bederatzi Batzordeetako mahaiak:

IRASKUNDE, GOBERNAMENTU ON ETA GARDENTASUNERAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Zuriñe Argatxa Begoña (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Juan Otermin Eraso (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Unai Lerma Mentxaka (Euzko Abertzaleak)

Eskumenak:

- Ahaldun Nagusia.

- Ahaldun Nagusiaren Kabinetea.

- Administrazinoa, zerbitzuak eta funtzino publikoa.

- Udal hartu-emonak.

- Larrialdien kudeaketea.

- Administrazinoaren modernizazinoa.

- Gobernamendu ona eta gardentasuna.

- Lurraldearen administrazino antolaketea.

- Erakunde garapena.

IRAUNKORTASUNERAKO ETA INGURUNE NATURALERAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Irene Edesa Gómez (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Amaia Rebollo Frías (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Gorka Beitia Zurinaga (Euzko Abertzaleak)

Eskumenak:

- Ingurumena.

- Nekazaritza

.

- Abeltzaintza.

- Basoak.

- Landa azpiegiturak.

ENPLEGU, GIZARTE INKLUSINO ETA BARDINTASUNERAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Begoña Gil Llanos (Euskal Sozialistak)

Lehendakariordea: Irene Edesa Gómez (Euzko Abertzaleak)

Idazkaria: Juan Otermin Eraso (Euskal Sozialistak)

Eskumenak:

- Enplegua.

- Gizarteratzea.

- Bardintasuna.

- Garapenerako lankidetza.

OGASUN ETA FINANTZETAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Mikel Bagan Urtiaga (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Ekain Rico Lezama (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Jon Andoni Atutxa Sainz (Euzko Abertzaleak)

Eskumenak:

- Aurrekontuak egitea eta onartzea.

- Aurrekontuaren kudeaketearen kontrola eta jarraipena.

- Aurrekontuaren eta Kontu Orokorraren kitapena.

- Ondare-araubidea eta kudeaketea.

- Katastroa eta zerbitzuak.

- Zerga-araubidea eta kudeaketea.

- Finantza-araubidea.

EUSKERA, KULTURA ETA KIROLERAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Jane Eyre Urkieta Zuzaeta (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Ana Berta Campo Prieto (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Mikel Bagan Urtiaga (Euzko Abertzaleak)

Eskumenak:

- Kultura ondarea.

- Euskera.

- Kulturearen hedapena.

- Museoak eta liburutegiak.

- Kirola.

- Aisialdia eta astialdia.

AZPIEGITURA ETA LURRALDE GARAPENERAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Jesús Lekerikabeaskoa Arrillaga (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Francisco Fernández Pérez (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Oscar Arana Requena (Euzko Abertzaleak)

Eskumenak:

- Errepideak.

- Herri lanak.

- Lurraldearen garapena.

- Urigintza.

GARRAIO ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Iñaki Jerónimo Moreno (Euskal Sozialistak)

Lehendakariordea: Unai Lerma Mentxaka (Euzko Abertzaleak)

Idazkaria: Ekain Rico Lezama (Euskal Sozialistak)

Eskumenak:

- Garraioak.

- Mugikortasuna.

EKONOMI SUSTAPENERAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Jon Andoni Atutxa Sainz (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Francisco Fernández Pérez (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Jesús Lekerikabeaskoa Arrillaga (Euzko Abertzaleak)

Eskumenak:

- Enpresen sustapena.

- Ikerketa eta teknologia-garapena.

- Turismoaren sustapena.

GIZARTE EKINTZAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Ana Esther Furundarena Olabarriaga (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Juan Otermin Eraso (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Jane Eyre Urkieta Zuzaeta (Euzko Abertzaleak)

Eskumenak:

-Gizarte administrazinoa eta sustapena.

-Autonomia pertsonala.

-Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea.

-Bizkaiko Tutoretza Erakundea.

Ohiko bederatzi Batzordeei, Batzarretako Arautegia kontuan izanda beharrezkoak diran beste hiru Batzorde Iraunkor gehitu behar jakez. Batzarkidearen Estatutuaren Batzordea, Eskaeretarako eta Herritarrakazko Hartu-Emonetarako Batzordea eta Arautegi eta Jaurbiderako Batzordea dira.

Lehenengo biak be gaur goizean eratu dira, holan:

BATZARKIDEAREN ESTATUTUAREN BATZORDEA (Talde bakotxeko batzarkide bana dauka)

Lehendakaria: Ekain Rico Lezama (Euskal Sozialistak)

ESKAERETARAKO ETA HERRITARRAKAZKO HARTU-EMONETARAKO BATZORDEA

Lehendakaria: Gorka Beitia Zurinaga (Euzko Abertzaleak)

Lehendakariordea: Ana Berta Campo Prieto (Euskal Sozialistak)

Idazkaria: Zuriñe Argatxa Begoña (Euzko Abertzaleak)

Bihar, garagarrilaren 23a, ARAUTEGI ETA JAURBIDERAKO BATZORDEA eratuko da. Joan dan bagilaren 17an Eraketako Osokoan aukeratu zan Batzarretako Mahaiak osatuko dau. Batzorde horrek Batzar Iraunkor moduan funtzionauko dau irailera arte, saiorik egongo ez dan denpora tarte horretan Osokoari jagokozan eta atzerapenik izan ez leikien gaiei erantzuteko.