Unai Rementeria jeltzalea aukeratu dabe barriro Bizkaiko Ahaldun Nagusi
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusi aukeratu dabe gaur Gernikako Batzarretxean egin dan Osokoan, lehenengo bozketan lortutako gehiengo osoz. Euzko Abertzaleak taldea eta Euskal Sozialistak taldea, Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari goren barriro izatearen alde agertu dira. Rementeriak bigarren agintaldia beteko dau lurraldeko Ahaldun Nagusi moduan, 2023ra arte. Haserea emon jako holan EAJ-PNV eta PSE-EE taldeen arteko koalizino foru gobernua errepikauko dauen agintaldi barriari.
Arautegiak marketan dauen moduan, bozketea sekretua izan da. Rementeriak 32 boto lortu ditu, eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko beste hautagai biek aldeko 10 eta 6 boto lortu ditue, hurrenez hurren: Bea Ilardia (EH Bildu) eta Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia). Ordezkari bi dituan Talde Berezia/PP Bizkaia, abstenidu egin da.
Emaitzea iragarri ostean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak Foru Gobernuko arduradun nagusi izentau dau Unai Rementeria. Galaz jantzitako mazukari bi aurretik joiazala, Batzar Nagusietako Mahaiak eta Ahaldun Nagusiak Osokoen Aretoaren kanpoaldera urten dabe.
Gernikako Arbolaren ondoko tenpletean, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak zin egin deutso karguari, Foru Zaharraren aurrean, Agirre Lehendakariak erabili eban formula tradizionalari jarraituz: “Jainkoaren aurrean apalik Bizkai-lur gainean zutunik asaba gomutaz Gernikako zuhaitzpean neure agindua ondo betetzea zin dagit”.
"Zuganatzen dozun erantzunkizuna ohorez eta zintzotasunez beteko dozula badakigu. Beraz, hartu egizu aginte-makila hau zure karguaren ezaugarritzat”, esan deutso Lehendakariak. Mundakako txistulariek “Agur Jaunak” interpretau dabe, Ahaldun barriaren ohorez, eta horren ostean Aurreskuaren eta batzargelan egozan guztien txalo beroaren bidez jaso dau omena, Osokoen Aretoaren barrukaldean.
Gobernu taldea
Aginte-makilea jaso ostean, Ahaldun Nagusiak bere gobernu taldearen barri emon dau. Taldea honeek eratuko dabe: Ibone Bengoetxea, Herri Administrazino eta Erakunde Harremanetako Diputatua; Jose Maria Iruarrizaga, Ogasuneko Diputatua; Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako Diputatua; María Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Diputatua; Miguel Ángel Gómez, Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioko Diputatua; Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako Diputatua; Elena Unzueta, Iraunkortasun eta Ingurumeneko Diputatua; eta Imanol Pradales, Azpiegitura eta Lurraldearen Garapen diputatua, eta Ainara Basurko, Ekonomia Garapeneko Diputatua.
Sei orduko eztabaidea
Osoko saioa 6 ordu baino gehiago luzatu da. Goizeko 09:30etan hasi da, hautagaien berbaldiakaz. Hautagai bakotxak 45 minutu euki ditu bere gobernu programea azaltzeko. Berba egiteko ordena, erregistroan hautagaia aurkeztu dan ordenak markau dau.
Osokoen Aretoko atrilera igon dan lehenengoa Unai Rementeria izan da, “gaur 30.000 lanbako gitxiago daukaguzala” azpimarratuz. Bere berbetan, datu hori “lau urte honeetako balantze onena” da. “Batuketak bidertu egiten dau, eta Alderdi Sozialistagaz batera, Bizkairako proiektu onena daukagu”, adierazo dau. Rementeriak adierazo dauenez, 10 milioi euro bideratuko dira enplegu egonkorra eta kalidadekoa sortzeko plan berezi batera. “Ondo ikasi doguz krisiak emon deuskuzan lezinoak”, gehitu dau hautagai jeltzaleak, eta, “Industriaren iraultzaren eta Guggenheimek eragin eban iraultzaren ostean Bizkaiko hirugarren iraultzea aktibetako” konpromisoa erakutsi dau.
Bere ostean, Bea Ilardia EH Bilduko hautagaiak hartu dau berbea, eta “Bizkaia duina eta orekatua lortzeko oraindino bide luzea daukagula” esan dau. Ilardiak enplegu askoren “kalidade txarra”, baztertuta geratzeko arriskuan gero eta biztanle gehiago egotea, industria sarearen arazo estrukturalak, eta I+G inbertsino txikia azpimarratu ditu. “Erakundeek kontratazino duinaren eredu izan behar dabe”, defendidu dau, Aldundirako behar egiten daben enpresen kontratu guztiak barrikustea proponiduz, 1.200 euroko gitxieneko soldatea bermatzeko”.
Bere aurkezpeneko berbaldian, Eneritz De Madariagak “bizitzeko gura dogun” lurralde eta gizarte eredua azaldu dau, eta industrian eta nekazaritzan enplegua galdu izana, gizartean dagozan desbardintasunak, eta emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakalea kritikau ditu. “Ez dago gizonen eta emakumeen benetako bardintasuna lortu dogun arlo bakar bat”, esan dau Elkarrekin Bizkaia taldeko hautagaiak. Beste neurri batzuen artean, enplegu egonkorra eta duina bultzatzearen, gizarte zerbitzuak blindetearen eta turismo jasangarria eta kalidadekoa sustatzearen aldeko apustua egin dau.
Taldeen txandea
Berbaldien ostean, talde bakotxak 30 minutuko txandea euki dau, bere eretxiak azaltzeko. Amaya Fernández Talde Bereziaren/PP Bizkaiaren bozeroaleak, zoritxarrez Bizkaian langabeziak tasa altuak dituala, industriak bultzadea galdu dauela eta kriminalidade indizeek gora egin dabela esan dau. “Nire taldeak konpromiso bategaz hasiko dau agintaldi hau: enplegua”.
Elkarrekin Bizkaia taldearen izenean, Israel Escalantek bere taldeak “aberastasuna beste modu batera banatzeko” egiten dauen apustu argia azaldu dau, eta “kanpoko irudiak benetako errealidadeak baino gehiago” arduratzen dauela arpegiratu deutso talde jeltzaleari.
Ekain Ricok (Euskal Sozialistak) azpimarratu dauenez, herritarrek argi egin dabe berba hauteskundeetan, eta Aldundiko gobernuaren egonkortasunaren alde egin dabe apustu. “Sozialistek eta jeltzaleek, desadostasun asko daukaguzan arren, herritarren benetako arazoei konponbidea emoten deutsien ibilpide orria eskaintzen dogu”, azpimarratu dau.
“Gizarteko arrakala gero eta handiagoa da Bizkaian”, esan dau Arantza Urkaregik, EH Bilduren izenean. Bardintasunerako Foru Araua bete ez izana eta Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Mapan izandako atzerapena penagarriak dirala esan ostean, Urkaregik gizarte zerbitzuen kudeaketa publikoaren eta fiskalidade barriaren aldeko apustua egin dau, beste neurri batzuen artean.
Jon Andoni Atutxak (Euzko Abertzaleak) esan dauenez, “ohore handia” da Unai Rementeria Ahaldun Nagusi izateko hautagaitzea aurkeztea. “Bizkaiari etorkizuna emoten jarraituko dugu”, esan dau, eta sozialistakaz koalizinoan, “konpartidutako lehentasunez osatutako programa sendoa” jarriko dabela martxan gehitu dau.
Bozketea
Atsedenaldi baten ostean, saioa 16:00etan hasi da barriro, Unai Rementeriaren, Bea Ilardiaren eta Eneritz de Madariagaren berbakaz. Horren ostean, Batzarretako taldeetako ordezkarien erantzunen txandea hasi da. 20 minutuko atsedenaldiaren ostean, bozketea 18:00etan hasi da. Batzarkide bakotxak kristalezko hautestontzi batean sartu dau bere boto sekretua. Ana Otadui Batzar Nagusietako Lehendakariak, Unai Rementeria barriro Bizkaiko Ahaldun Nagusi bilakatu dauen emaitzaren barri emon dau. Bere aurretik, kargu hori, Jose Luis Bilbaok, Josu Bergarak, Jose Alberto Praderak eta Jose Maria Macuak, demokraziako lehenengo Ahaldun Nagusiak, bete eben.
Gernikako Arbolaren aurrean ataratako argazkiak emon deutso amaierea lehenengo osokoagaz hasi dan jardunaldiari. Lehenengo osoko hori goizeko 09:00etan hasi da Batzarretxean, eta bertan aho batez (49 boto) onetsi da batzarkide bakar bat be ez dagola bateraezintasun kausan murgilduta egiaztetan dauen erespena.
Ikusmin handia
Hainbat ordezkari politiko hurbildu dira gaur Gernikako Batzarretxera, Ahaldun Nagusia izendatzeko Osokoa jarraitzeko. Batzarretako goiko solairuko jarlekuetan Itxaso Atutxa EAJ-PNVko Bizkai Buru Batzarreko Presidentea egon da, Ana San Nicolás, Humberto Perea eta Manu Tejada burukideagaz batera. EH Bildutik Marian Beitialarrangoitia taldeko sail instituzionaleko arduraduna, Iñigo Gaztelu Larrabetzuko Aca edo Maite Ibarra Arrigorriagako Alkatea egon dira. Bertan egon dira, baita be, Alderdi Sozialistako Mikel Torres Portugaleteko Alkatea eta Alderdi Popularreko Beatriz Calvo eta Ángel Rodrigo.
Bizkaiko Pentsiodunen Mobimenduaren ordezkariek be jarraitu dabe Osokoa goizetik, eta, ganera, kontzentrazinoa egin dabe Batzarretxearen kanpoaldean. Eta arratsaldean bertan egon dira Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko Presidentea (EAJ-PNV); Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailburua; Miguel Zugaza Bilboko Arte Eder Museoko Zuzendaria eta Asier Atutxa Bilboko Portuko Zuzendari ohia, beste batzuen artean.
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusi aukeratu dabe gaur Gernikako Batzarretxean egin dan Osokoan, lehenengo bozketan lortutako gehiengo osoz. Euzko Abertzaleak taldea eta Euskal Sozialistak taldea, Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari goren barriro izatearen alde agertu dira. Rementeriak bigarren agintaldia beteko dau lurraldeko Ahaldun Nagusi moduan, 2023ra arte. Haserea emon jako holan EAJ-PNV eta PSE-EE taldeen arteko koalizino foru gobernua errepikauko dauen agintaldi barriari.
Arautegiak marketan dauen moduan, bozketea sekretua izan da. Rementeriak 32 boto lortu ditu, eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko beste hautagai biek aldeko 10 eta 6 boto lortu ditue, hurrenez hurren: Bea Ilardia (EH Bildu) eta Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia). Ordezkari bi dituan Talde Berezia/PP Bizkaia, abstenidu egin da.
Emaitzea iragarri ostean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak Foru Gobernuko arduradun nagusi izentau dau Unai Rementeria. Galaz jantzitako mazukari bi aurretik joiazala, Batzar Nagusietako Mahaiak eta Ahaldun Nagusiak Osokoen Aretoaren kanpoaldera urten dabe.
VGernikako Arbolaren ondoko tenpletean, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak zin egin deutso karguari, Foru Zaharraren aurrean, Agirre Lehendakariak erabili eban formula tradizionalari jarraituz: “Jainkoaren aurrean apalik Bizkai-lur gainean zutunik asaba gomutaz Gernikako zuhaitzpean neure agindua ondo betetzea zin dagit”.
Zuganatzen dozun erantzunkizuna ohorez eta zintzotasunez beteko dozula badakigu. Beraz, hartu egizu aginte-makila hau zure karguaren ezaugarritzat”, esan deutso Lehendakariak. Mundakako txistulariek “Agur Jaunak” interpretau dabe, Ahaldun barriaren ohorez, eta horren ostean Aurreskuaren eta batzargelan egozan guztien txalo beroaren bidez jaso dau omena, Osokoen Aretoaren barrukaldean.