Aurreko Albisteak

Argizaiola 2013 argazki sariketeari buruzko erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bilbon, 2013ko urriaren 8an

Batzar Nagusietako erakusketa aretoan ikusgai izango da Argizaiola argazki sariketeari buruzko erakusketea. Sariketa hori Euskadiko zaharrenetarikoa da. Argizaiola sariketearen 33. edizinora aurkeztu diran argazkien arteko onentxuenak, egin-eginean argazki irabazlea, akzesitak atara dabezan biak eta beste 26 argazki gehiago. Ekitaldian parte hartu dabe aurten saria irabazi dauen Carlos de Cos argazkilariak eta beragaz batera hitzaldia emon daben Luis Pontijas eta Miguel Cabezas argazkilariek, hain zuzen be aurtengo sariketan bigarren eta hirugarren geratu diranek, besteak beste. Bizkaiko Batzar Nagusien laguntza dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioa deritxanak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazioak babesturik dago.

Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko egoitzan egongo dan erakusketea abagune ederra da ikusteko zenbateko aukerak emoten dituan argazkigintzaren arteak. Bizkaiko legebatzarraren egoitzan ikusgai dagoan erakusketea dala-ta, “Argizaiola sariketak tradizino handia dauka daborduko eta bertan biltzen dira gure herriko argazkilari ez profesional ontsuenen lanak” esan dau Jon Andoni Atutxa Batzar Nagusietako Lehenengo Idazkari jaunak. Batzar Nagusien izenean egin dauen sarrera hitzaldian hurrengoa ganeratu dau “Profesionalak ez izateak baina, ez deutse kalidade estetikorik kentzen argazkiei; ez horixe.” Irudi “indartsuak” dira Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan ikusi leitekezanak, eta Atuxa jaunak esan dauen moduan, “nasaitasunez, hausnarketarako patxadea hartuta, ikusi eta gozatu geinkezanak”.

Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko egoitzan egongo dan erakusketea abagune ederra da ikusteko zenbateko aukerak emoten dituan argazkigintzaren arteak. Lan indibidualak, hainbat estilotakoak, izango dira ikusgai: naturaren eta paisajearen argazkiak zein gaueko argazkien lilurea, pertsonen sena jaso gura daben argazkiak edo ikusleak beste leku batzuetara eroaten gaituezan argazkiak. Erakusketea urriaren 31ra arte ikusi ahal izango da, egun osoan astelehenetik barikura, eta goizean bakarrik zapatuetan.