Aurreko Albisteak

Herri Lan eta Garraioetako Diputatu andrearen batzorderatzea, Bizkaibusen kontzesino barriak azaltzeko

Bizkaibus

Bilbon, 2013ko irailaren 19an

Bizkaiko Foru Aldundiak uztailaren 23an eskatu eban Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andrea batzorderatu eta “Bizkaibusen kontzesino barrien ganeko informazinoa” emoteko. Batzorderatze hori bihar, irailaren 20an, gauzatuko da Bizkaiko Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordean. Batzorderatze-eske horrezaz ganera, EH Bildu Taldeak abuztuaren azkenaldian aurkeztutako beste bi dagoz batzarrean eztabaidatzeko, hain zuzen be Diputatu andreak irailaren 30eran aurkeztu ebazan Bizkaibusen lehiaketen pleguakaz lotutako zenbait alderdi azaldu daizan.

Aitor Torre EH Bildu Taldeko Taldeburuordeak zenbait galdera ditu erabiltzaileek egingo daben zerbitzuaren ebaluaketeaz, Garamendi Diputatu andreak iragarritakoaren ildotik, horrek enpresen “onuretan eragingo dauelako”, batzordratze-eskearen idatzian agertzen danaren arabera. EH Bilduk jakin gura dau zeintzuk diran lizitazino prezioaren igoerearen arrazoiak, baita ze arrazoi dagoan bere Sailak proposatutako “lanpostu murrizketa nabarmen hori” justifikatzeko be, Talde abertzale horren kalkuluen arabera, lehiaketara ataratako bost zonaldeen lizitazino aurrekontuak 18.1 milioi euro egingo dau gora aurton Bizkaibus zerbitzuan Aldundiak inbertituko dauenaren aldean.


APARALEKUA PLENTZIAKO METROAREN GELTOKI ONDOAN

Batzordearen batzar horretan, lehenengo eta behin, Bizkaiko Talde Popularrak (PP) aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamen bat izango da eztabaidagai. Ekimen horren bitartez nahi da Bizkaiko Garraioen Partzuergoak aurrekontu partidea hornidu dagiala aldauriko eta Plentziako egoiliarrentzako aparkalekua egin ahal izateko Plentziako Metroaren geltoki ondoan. Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ) zuzenketa-eskea aurkeztu dau “inguruabar ekonomikoek hori egitea ahalbideratzen dabenean” gehitu dakion proposamenari, kontuan izanik eze gaur eguneko ekonomi egoerak “lehentasunak ezarri beharra dakarrela”.